Kilometroak 2016 Bergara

Goi mailako emakumeen eskubaloi partidua Kilometroak 2016ren alde

Xabi Gorostidi 2016ko abu. 29a, 13:20

Bera-Bera eta Zarautz taldeek indarrak neurtuko dituzte eguaztenean, Kilometroak 2016 jaialdiaren alde. Hitzordua Labegaraietako kiroldegian izango da 19:00etan, eta sarrerak ordubete lehenago jarriko dituzte salgai.

Urriaren 2a gerturatzen ari da, eta Bergaran ospatuko den Kilometroak jaialdia bultzatzeko ekintzek ez dute etenik. Kirol arloan Txirrindularitzako Demasa Kriteriuma eta Eibar eta Errealaren arteko derbiaren ondoren, oraingoan nesken eskubaloiak emango dio jaialdiari bultzadatxoa.

Bergara K.E.-aren laguntzari esker, asteazken honetan Bera-Bera eta Zarautz taldeen arteko neurketa jokatuko da Bergarako Labegaraietako kiroldegian.

Bi taldeak iaz emakumeen maila gorenean lehiatu ziren baina Zarautzek ez zion mailari eustea lortu. Bera-Berak asteburuan Superkopako partidu garrantzitsua dauka eta asteazkeneko lehia bikain etorriko zaio indarrez nola heltzen diren neurtzeko.

Hitzordua 19:00etan hasiko da eta sarrerak ordubete lehenago jarriko dira salgai Labegaraietako kiroldegian bertan. Bost euroko prezioa edukiko dute, eta hamabi urtetik beherakoentzat hirukoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak