Aurten zailtasunak izan dituzte datekin, eta asteburuan zubia izanda uste baino talde gutxiago animatu dira: "15 taldek eman dute izena; torneo polit bat antolatzeko nahikoa dira", adierazi du Andoni Badiolak. Ohitura dute, gainera, txapelketa bideo batekin promozionatzeko, eta aurtengoak bergarar askok ikusi dute. Horren guztiaren gainean jardun zuen GOIENAk antolatzaileekin.