Juan Luis Goenagaren lanak ikusgai Aroztegin

Xabier Gorostidi 2016ko eka. 17a, 20:24

Gaur inauguratu dute Bergaran Juan Luis Goenagaren obren erakusketa zabala. Uztailaren 3ra arte egongo dira ikusgai artistaren hainbat lan. Juan Mari Lazkano eta Bingen De Pedro margolariak izan dira inaugurazio ekitaldian, udal ordezkariekin batera.

Juan Mari Goenagak Bergarako Aroztegin jarri duen margo sorta jada ikusgai dago. Gaur arratsaldean egin dute inaugurazio ekitaldia, eta bertan izan dira herriko margolari eta udal ordezkariak.

Tamaina handiko koadro espresionistak dira erakusketako protagonistak. Lehen begiradan antzematen ez diren sorpresaz beteriko koadroak dira. Distantziarekin begiratuta, lehen begiradan ikusten ez diren formak ikusteko aukera ematen dutenak.

Margolari donostiarraren artelanak uztailaren 3ra arte egongo dira ikusgai, Aroztegi aretoko paretatan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak