Pentekoste Jaietarako aurreikusita zeuden hainbat ekintza lekuz aldatuko dira eguraldi txarra tarteko:
- Maiatzak 13, ostirala: Parrilada eta Mugi Mugi erromeria Seminarioko karpan egingo dira.
- Maiatzak 14, larunbata: Erraldoien gunea: Eguraldi txarrarekin dena pilotalekuan egingo da. Kepa Junkera & Sorginak kontzertua euri pixka bat eginda ere, San Martin plazan izango da.
- Maiatzak 16, astelehena: Herri bazkaria Seminarioko karpan egingo da.