AGNHa nahasmenari buruzko tailerra, eguaztenean

Julen Iriondo 2016ko ots. 8a, 11:11

Neska-mutikoen %5-7k jasaten duten nahasmena da. "Zure aholkuak ez ditu jarraitzen, geldirik ezin du egon, pentsatu gabe jokatzen du, bere onetik ateratzen da, ez du entzuten...Agian AGNHa duen neska edo mutil baten aurrean egon zintezke. Hau da zure tailerra!", diote ADAHIgi elkartetik.

"Noiz hasi behar dut kezkatzen? Badaukat diagnostikoa, orain zer? Zer egin dezaket? Nola lagundu diezaioket egunerokotasunean?". Galdera horiei erantzungo diete eguaztenean, 18:30etik 20:00etara Irizar jauregian egingo duten tailerrean. Sarrera doan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak