Pazkoak 2015 Bergaran

Etorri da Bitorianatxo, hasi dira jaiak!

Mirari Altube Arrese 2015ko mai. 22a, 22:29

Jai gogoz etorri da Bitorianatxo eta jai giroan murgildu ditu bergararrak. Jarduneko kideek bota dute txupina eta eztanda egin du festak orduantxe.

25 urtez lanean aritu ostean, Jardun Euskara elkartean izan du jaien hasierako txupina pizteko ohorea. Jaietako lehen eztandaren aurretik, elkarteko kideek, hainbat umeren laguntzarekin bertso bat ere abestu dute. Ostean, txupina piztu eta Bitorianatxo jaitsi da herrira.

Urtero moduan, txalo eta algara artean hartu dute bergararrek bere herrikide famatua. Felixinen eskuetara iritsi bezain pronto, globo eta konfetiaren txanda iritsi da. Plaza betetzen zuten herritarrek salto eta dantza artean hasi dituzte jaiak, eta bandak ere ekin dio herria alaitzeko lanari.

Martitzen bukaera arte, atsedenerako tarte gutxi egongo da Bergaran.

Erlazionatuak

Etorri da Bitorianatxo, hasi dira jaiak!

Mirari Altube Arrese 2015 mai 22 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak