Tokikom jardunaldietako hainbat hitzaldi, ikusgai

 Debagoiena

Tokikom jardunaldietako hainbat hitzaldi, ikusgai

Azaroaren 14ean Arrasateko Garaia gunean egin ziren Tokikom Jardunaldietan Ramon Salaverriak, Francesc Fabregasek, Eli Vivasek, Jorge Campanillasek, Kike Amonarrizek eta Jon Sarasuak eskainitako hitzaldiak, osorik.

Komunikazio Lokala Esparru Globalean

 Debagoiena SAIO BEREZIAK

Astelehenean, azaroaren 14an, Arrasateko Garaia Ikerkuntza Gunean egindako jardunaldietako hausnarketak, hizlarien eskutik.

Goienaren 'Barruak astintzen' saritu dute

 Arrasate  Debagoiena GAURKOAK

Tokiko komunikabideek egindako lanik onenak saritu dituzte. Portadarik onenaren saria jaso du Hiruka astekariaren Txonbo egin-ek; edukirik onenarena Noaua aldizkariko Udarregiren omenez gehigarriak; ikus-entzunezkorik onena, Goienaren Barruak astintzen dokumentalak; eta aipamen berezia jaso du, Baleikeren Tapa Pala bideo sortak.

Kike Amonarriz eta Jon Sarasua: Toki komunikabideak euskararen transmisio katean

 Arrasate

Kike Amonarrizek eta Jon Sarasuak Tokikom Jardunaldietan eskainitako hitzaldia.

Jorge Campanillas: Argazkien erabilera prentsan, legearen ikuspegitik

 Arrasate

Iurismatica blogeko arduraduna eta abokatua den Jorge Campanillasek Tokikom Jardunaldietan eskainitako hitzaldia.

Ramon Salaverria: Kazetari eta erredakzio taldea informazio multimediaren aroan

 Arrasate

Nafarroako Unibertsitateko ikerlari eta irakasle Ramon Salaverriak Tokikom Jardunaldietan eskainitako ponentzia.

Francesc Fabregas: 'El Vallenc', 120 orriko tokiko astekaria

 Arrasate

Francesc Fabregas, Associacio Comarcal de Premsa Catalana elkarteko presidenteak eta El Vallenc astekariko zuzendariak Tokikom Jardunaldietan eskainitako hitzaldia

Eli Vivas: Datu kazetaritza eta erakundeen gardentasuna toki komunikabideen testuinguruan

 Arrasate

Eli Vivas kazetariak Tokikom Jardunaldietan eskainitako ponentzia.

Erronkei heltzeko gertu toki komunikabideetako ordezkariak

 Arrasate  Debagoiena GAURKOAK

Orain dela 25 urte egin ziren Tokikom jardunaldi haiek gogoan baina gaur egungo erronkak abiapuntu direla egin dituzte Komunikazio lokala esparru globalean jardunaldiak tokiko komunikabideek.

Ramon Salaverria: "Gakoa kazetariengan dagoela ahazten dute medioek"

 Arrasate

Ramon Salaverria: "Gakoa kazetariengan dagoela ahazten dute medioek"

Kazetaritza digitaleko ikerlari eta irakasle Nafarroako Unibertsitatean eta Center for Internet Studies and Digital Life-ko zuzendaria da Ramon Salaverria. Bere azken liburuak –Ciberperiodismo en Iberoamerica– 90ko hamarkadatik aurrera Iberoamerikako 22 herrialdetako komunikabide digitalen garapena aztertzen du.

Eli Vivas: "Datuek berez ez dute ezer esaten; elkarrizketatu egin behar dira"

 Arrasate

Eli Vivas: "Datuek berez ez dute ezer esaten; elkarrizketatu egin behar dira"

El Periodico de Catalunya-ko infografia taldearen datu-kazetaritzako saila koordinatzen du Eli Vivasek. Gainera, kazetaritzaren eta teknologiaren arteko uztarketa sustatzen duen Hacks Hackers Barcelona erakundearen sortzaileetako bat ere bada.

Jorge Campanillas: "Araudietan lausotuta dauden legeak ezagutu behar dira"

 Arrasate

Jorge Campanillas: "Araudietan lausotuta dauden legeak ezagutu behar dira"

Komunikazio eta informazio teknologien zuzenbidean aholkulari moduan ibili da, sektore publikoan zein pribatuan, Jorge Campanillas Ciaurriz abokatua. Gainera, irakaslea da Mondragon Unibertsitateko eta Deustuko master ezberdinetan. Horretaz gain, zuzenbide teknologikoaren sektorean erreferentzia den Iurismatica izeneko blogarekin 9 urte daramatza.

Joxe Rojas: "Sareko publizitatea kudeatzeko sistema bateratu dugu”

 Arrasate

Joxe Rojas: "Sareko publizitatea kudeatzeko sistema bateratu dugu”

Jardunaldiak antolatu dituen Tokikomek berak bere uztako hainbat berrikuntza aurkezteko ere baliatu ditu jardunaldiak. IKT eta Komunikazio arduradun den Joxe Rojasek azaldu digu zeintzuk diren nagusienak.

Francesc Fabregas: "Eskualdeak osatzen dituzten guztiez hitz egitea da helburua"

 Arrasate

Francesc Fabregas: "Eskualdeak osatzen dituzten guztiez hitz egitea da helburua"

Associacio Catalana de Premsa Comarcal elkarteko presidentea da Francesc Fabregas. Gainera, El Vallenc taldeko presidentea ere bada. Taldeak El Vallenc, Nova Conca, L’Opcio Alt Camp eta L’Opcio Baix Penedes astekariak eta elvallenc.cat, novaconca.cat, eltravesser.cat eta lopcio.cat agerkari digitalak ere argitaratzen ditu.

'Udarregiren omenez', 'Noaua'-ren gehigarria, edukirik onena

 Arrasate

'Udarregiren omenez', 'Noaua'-ren gehigarria, edukirik onena

Usurbilgo Noaua astekariak 2016ko maiatzaren 13an kaleratutako gehigarriak lortu du saria. Herriko efemeride batetik abiatuta, Noaua-ko lantaldeak euskal kulturgintzaren argazki panoramiko osatua eskaintzen du gehigarrian, sasoiko artearen, bertsolaritzaren, Ez Dok Amairuren eta beste hainbat elementuren egoera gogoratuta. Gehigarria bera eta material grafikoa dira azpimarratzekoak.

Aipamen berezia, 'Baleike'-ren 'Tapa Pala' bideo sortak

 Arrasate

Aipamen berezia, 'Baleike'-ren 'Tapa Pala' bideo sortak

Zumaiako agerkariak traineru denboraldian argitaratutako bideo sorta da Tapa Pala. Hamabi bideo laburrez osatutako saioa egin du Felix Aizpurua arraunzaleak, traineru denboraldian, kirola hobeto ezagutzeko eta ulertzeko azalpenekin, helburu didaktikoarekin. Baliabide gutxirekin, baina mimo eta kontu handiz, saio ezin duinagoa osatu dute egileek.

‘Hiruka’ astekariaren ‘Txonbo egin’, portadarik onena

 Arrasate

‘Hiruka’ astekariaren ‘Txonbo egin’, portadarik onena

2016ko uztailaren 7an Hiruka astekariak argitaratutako portada da saritua. Uribe-Kostan eta Bizkaian erabiltzen den bertoko esamolde batetik abiatuta –‘txonbo egin’, uretan murgildu–, oso era grafikoan garatu zuten portada, udako ale bereziaren ezaugarriekin eta beti ere bertoko erreferentziekin lotzeko. Emaitza ikusgarria bezain deigarria da.

Ikus-entzunezkorik onena, Goienaren 'Barruak astintzen'

 Arrasate

2015eko urriaren 23an Goiena telebistan emititutako dokumentala da Barruak astintzen. Arrasateko San Juan de Dios Ospitalearekin eta Arizmendi-Almen Ikastolarekin elkarlanean egindako dokumental honetan, lau egun elkarrekin pasa dituzten ikasleen eta buruko gaixotasuna duten pertsonen esperientzia azaltzen da, lehen eskutik.

Kike Amonarriz eta Jon Sarasua kontu kontari tokiko komunikabideen gainean

 Arrasate  Debagoiena

Kike Amonarriz eta Jon Sarasua kontu kontari tokiko komunikabideen gainean

Hizkuntz komunitatea ahalduntzeko eta trinkotzeko baliabideen gainean eta hedabideen oin instituzionalaz jardun dute Kike Amonarrizek, soziolinguista eta komunikatzaileak,  eta Huheziko irakasle Jon Sarasuak.

Kike Amonarrizen hausnarketa: Hiztun komunitatea ahalduntzeko eta trinkotzeko baliabide

 Arrasate

Kike Amonarrizen hausnarketa: Hiztun komunitatea ahalduntzeko eta trinkotzeko baliabide

Toki komunikabideak euskararen transmisioaren katean. Tokikom jardunaldietan Kike Amonarriz soziolinguista eta komunikatzaileak egindako hausnarketa.

Jon Sarasuaren hausnarketa: Hedabideen oin instituzionalaz (fragmentua)

 Arrasate

Jon Sarasuaren hausnarketa: Hedabideen oin instituzionalaz (fragmentua)

Toki Komunikabideak euskararen transmisioaren katean. Jon Sarasua Huheziko irakasleak eta idazleak Tokikom jardunaldietan egindako hausnarketa.

Ekin diete Tokikom jardunaldiei

 Arrasate  Debagoiena

Ekin diete Tokikom jardunaldiei

Komunikazio lokala esparru globalean izenarekin abiatu dituzte Tokiko komunikabideen lana balioan jartzea helburu duen jardunaldiak. 150 lagun elkartu dira Garaia gunean lanerako gogotsu eta ondo etorria egin diete Urko Aristik (Tokikomeko lehendakaria), Maria Ubarretxenak (Arrasateko alkatea), Mikel Irizarrek (GFA Hizkuntz Berdintasuneko zuzendaria) eta Jokin Azkuek (HPS).

Tokiko komunikabideen jarduna balioan jarriko dute gaur Arrasaten

 Arrasate

Tokiko komunikabideen jarduna balioan jarriko dute gaur Arrasaten

Garaia Gunean egingo diren Tokikomek antolatutako toki komunikabideen gaineko jardunaldiak komunikazio arloan diharduten profesionalei zuzenduta egongo dira.

Joxe Rojas: "Aurrera begira zer egin behar dugun jakiteko geldialdia izan daitezke jardunaldiak"

 Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Astelehenean egingo dira Tokikom jardunaldiak Garaia berrikuntza gunean eta Joxe Rojasek eman dizkigu egunak emango dituenaren azalpenak.

Tokikom jardunaldietako hizlariak

 Debagoiena

Datorren astelehenean, azaroak 14, Arrasateko Garaian egingo dituzten Tokikom jardunaldietako hizlariak.

Tokiko hedabideak balioan jarri eta etorkizunaz hausnartu nahi dute jardunaldietan

 Arrasate  Debagoiena GAURKOAK

Arrasateko Berrikuntza gunean elkartuko dira 1980ko hamarkadatik hona tokiko komunikabideek izandako bilakaera aztertu eta etorkizuneko erronkez hausnartzeko.

"Gaur egun hizkuntza bat ezin liteke normalizatu hedabideetan ez badu presentziarik"

 Debagoiena

"Gaur egun hizkuntza bat ezin liteke normalizatu hedabideetan ez badu presentziarik"

Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea da. Tolosako Udaleko euskara teknikaria eta Siadeco elkarteko soziolinguista izan da Kike Amonarriz. Abbadia saria jaso zuen 2015ean, euskararen erabilera arnasberritu, gizarteratu eta hedatzeko egindakoaren aitorpen modura; Tokikom jardunaldietan –azaroak 14– hizlarietako bat izango da. 

Tokikom jardunaldietako egitaraua

 Debagoiena

Tokikom jardunaldiak bi zatitan planteatuko dituzte. Lehenengoan, publiko osoarentzako hitzaldi orokorrak egongo dira, eta bigarrenean, berriz, aurkezpen labur eta praktikoagoak izango dira, hiru gairen inguruan antolatuta: marketina, edukiak eta teknologia.

Tokikom Sariak azaroaren 14an Garaian, euskarazko toki komunikabideen lana aitortzea helburu

 Arrasate  Debagoiena

Tokikom Sariak azaroaren 14an Garaian, euskarazko toki komunikabideen lana aitortzea helburu

Euskal Herri osoko 60 toki komunikabide batzen dituen Tokikom elkarteak jardunaldi bereziak antolatu ditu Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean azaroaren 14rako. Toki komunikabideen orain arteko ibilbidea eta etorkizunerako gakoak izango dira jardunaldiotako gai nagusiak. Egun horretan banatuko dira, era berean, Tokikom Sariak, "komunikabide txiki horien lana gizarteratu eta aitortzeko".