Arrasateko santamasetako egitaraua, albisteak, bideoak, argazkiak eta gehiago.
Santamas egunak jai giroa ekarri du Arrasatera

Itziar Larrañaga Sarasola 2018 abe 22 Arrasate

JAIAK

Tradizioaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dute Santamasek, eta arrasatearrek ez dute sekula hutsik egiten. Baserritar jantziak soinean, kalera irten dira goizetik, eta egun bereziak eskaintzen duenaz gozatu dute: herri kirolak, musika, baserritarren fruta eta barazki azoka, artisau erakusketa, abere eta hegaztiak, eta nola ez, Kixki txerria.