Jaien balorazio positiboa egin du Oñatiko Udalak

 Oñati BERRIAK

Aurreko urteetan baino jende gutxiago ibili bada, ibili den jendeak jaietan parte hartu duela eta berrikuntzekin ere asmatu duela ikusi du Oñatiko Udalak, eta jaien balorazio positiboa egin du.

Ausartenak atera dira plazara

 Oñati DEBAGOIENA ZUZENEAN

Jaietako azken eguneko sokamuturrak irudi politak utzi ditu. Ausart ibili dira oñatiarrak bigantxen aurrean.

Mozorrotuta, bixamonik ez Oñatin

 Oñati DEBAGOIENA ZUZENEAN

Denetariko mozorroak Oñatin, Errosarixo Bixamon egunean. Jaiei amaiera borobila eman diete aurten ere.

Eskuzko artelanek ere harrera ona izan dute Herri Egunean

 Oñati

Unibertsitateko klaustroan jarritako artisauen azokak harrera ona izan zuen aurten ere: egurra, narrua, eskuz egindako xaboiak... Herritarrek denetarik ikusi, probatu eta erosteko aukera izan zuten.

Ganadu feriak ez du hutsik egin Herri Egunean

 Oñati DEBAGOIENA ZUZENEAN

Herri Eguneko ganadu feriak ere hainbat herritar elkartu zituen. Umeak, gazteak zein helduak gustura ibil ziren animaliak ikusi eta ukitzen.

Herri Egunean, sagardoarekin topa

 Oñati DEBAGOIENA ZUZENEAN

Aurten, ohi baino sagardogile gutxiago etorri arren, sagardoarekin topa egiteko aukerarik ez zen falta izan Herri Egunean.

Taloak, Herri Eguneko ezinbesteko osagai

 Oñati DEBAGOIENA ZUZENEAN

Ez dago ulertzerik Herri Eguna talo barik. Talogileak gustura lanean eta herritarrak are gusturago produktu preziatua dastatzen.

Herri Eguneko herri bazkarian, bapo!

 Oñati DEBAGOIENA ZUZENEAN

Herri Egunean ehunka lagun batu dira Zubikoan. Hemen erreportajea.

Ausart oñatiarrak zezenaren aurrean

  Kultura  Oñati

Herriko plazan egin dute sokamuturra gaurkoan. Jende ugari bildu da plazaren inguruan ikustera, baita beste hainbat plaza barruan errekorteak egitera ere.

»» Ikusi argazki guztiak (27)

Sanmigeletako pilota txapelketako irabazleak

  Kirola  Oñati

Sanmigeletako pilota txapelketako irabazleak

Atzo, domeka, jokatu ziren San Migel jaietako pilota txapelketako finalak. Kadete mailan Agirremalloak eta Ibarlozak mendean hartu zuten Murua eta Gartzia (22-18); gazte mailan, Uribe eta Usandizaga izan ziren garaile Biain eta Irazustabarrenaren aurrean (22-13).

Mozorro festa Errosaixo Bixamonean

  Kultura  Oñati

Sanmigel jaiei amaiera emateko, Oñatiko kuadrillak mozorrotu eta kolorez bete dituzte herriko kaleak. Eguraldia lagun, umore onez ari dira parrandarako azken orduak aprobetxatzen.

»» Ikusi argazki guztiak (41)

Sanmigeletako pilota txapelketa

  Kirola  Oñati

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Bertako haragia, herri bazkarian

  Kultura  Oñati

Zubikoa kiroldegian egin dute Herri Eguneko bazkaria. Gaztetxo zein nagusi mahaiaren bueltan bildu dira bapo bazkaltzeko. Aurten, txikienentzako menu berezi bat ezarri dute, makarroiak eta hamburgesa. Nagusiek aldiz, marmitakoa eta okela gisatua izan dute jateko. Hori bai, prestatzeko erabili duten haragia bertakoa izan da, eta baita bazkaria borobiltzeko jan duten gazta ere. 

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Azoka, taloa eta sagardoa, Herri Eguneko protagonista

  Kultura  Oñati

Sanmigel jaietako egun garrantzitsua ospatzen ari dira oñatiarrak. Unibertsitate zaharraren aurrealdean egin duten azokarekin eman diote jai egunari hasiera. Nekazaritza produktu ezberdinak, artizautza produktuak eta ganadua izan dira ikusgai. Tartean, baita urtero egiten duten gazta lehiaketa ere. Bestetik, herriko plazan, leku ezberdinetatik etorritako sagardogileek ekarritako sagardoa dastatzeko aukera izan dute bertaratutakoek, eta baita talo goxoa jatekoa ere.

»» Ikusi argazki guztiak (153)

Azoka, taloa eta sagardoa, Herri Eguneko protagonista

 Oñati BERRIAK

Jaietako egun politena izaten da oñatiar gehienendako zapatuan ospatutako Herri-eguna. Urtero moduan, aurten ere jende asko hurbildu da goizean goizetik animaliak, barazkiak, frutak eta artisauak ikustera; eta nola ez, taloak eta sagardoa dastatzera ere bai.

Pilota txapelketa finala, kanpoko frontoian

  Kultura  Oñati

Txosna batzordeak eta Aloñamendik antolatua, herriko pilota txapelketa finala jokatu dute arratsaldeko bostetan. Berrogeita bederatzi bikotek hartu dute parte aurten. Gaurko finalean, neskek jokatu dute lehenengo, Igone eta Mireiak, Intxausti eta Larrearen aurka. Ondoren, mutilen txanda izan da, Aramendia eta Larrea, Perez eta Aranbururen aurka.

»» Ikusi argazki guztiak (53)

Gaztetxoen egunean primeran sanmigeletan

 Oñati DEBAGOIENA ZUZENEAN

Gaztetxoen eguna primeran igaro dute txikienek eta nerabeek. Hemen erreportajea.

Oñariko San Migel jaietako danborrada

 Oñati DEBAGOIENA ZUZENEAN

San Migel bezperako danborradaren gaineko erreportajea; eta Txantxikuaren jaitsiera, festei ondo etorria emanez.

Txantxikuaren jaitsierarekin piztu da jaia

 Oñati BERRIAK

Iluntzeko zortzietan, kanpandorretik txosnagunera txantxikuak jaitsiera egin, eta festa giroan murgildu ziren Oñatiko herritarrak. Txaranga musika doinuekin, giro paregabean ekin zuten lehen parranda eguna.

Oñatiko Udal Musika Bandaren kontzertua, eguerdia girotzeko

  Kultura  Oñati

San Migel martxarekin hasi du bandak kontzertua Lazarraga Jauregiko lorategian. Jende asko bildu da bertan musika doinuez gozatzera.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Paintball, kluedo eta puzgarriak gaztetxoentzako

  Kultura  Oñati

San Migel eguna biharamun gabe hasi dute herriko gaztetxoenak joku ezberdinetan jolastuz. Ausartenak, paintballean ibili dira ikurrina eskuratu eta garaile izan nahaian. Misterioa gustuko dutenak aldiz, kluedo jolasean aritu dira herriko kaleetan zehar. Txikienek ere, gustura puzgarri ezberdinetan saltoka.

»» Ikusi argazki guztiak (67)

Sanmigelak lehertu dira Oñatin

  Kultura  Oñati

Iluntzeko zortzietan, kanpandorretik txosnagunera txantxikuak jaitsiera egin, eta festa giroan murgildu ziren Oñatiko herritarrak. Txaranga musika doinuekin, giro paregabean ekin zuten lehen parranda eguna.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Danbor hotsek koloreztatu dituzte Oñatiko kaleak

  Kultura  Oñati

Ohi den bezala, San Migel egunaren bezperan, danborrada nagusia egin zuten gauean. Atzeko kaleko lanak direla eta, ibilbidea aldatu zen pixka bat atzokoan. Bestetik, Angel Egaña ia hiru hamarkadatan kapitain nagusi ibili eta gero, Enrique Zelaia atera zen estreinakoz. Aurten, gainera, danborradako bultzatzaileetako bat izan den Pedro Mari Igartua zenari omenaldi xume bat egin zioten. Danbor joleen ordezkari batek, alkateak eta Iñaki Olalde bertsolariak egin zuten omenaldia. Amaitzean, danbor bat oparitu zioten oroigarri gisa familiari.

»» Ikusi argazki guztiak (46)

Francis Diez: "Gu zahartzen goazen heinean, gure jarraitzaileak geroz eta gazteagoak dira"

 Oñati

Francis Diez: "Gu zahartzen goazen heinean, gure jarraitzaileak geroz eta gazteagoak dira"

Doctor Deseo bilbotarrek kontzertua egingo dute hilaren 30ean, Foruen plazan, 23:00etan. Igual y diferente. Una mirada distinta delako diskoa oinarri hartuta egingo dute zuzenekoa eta "gogotsu" daudela esan dio GOIENAri Francis Diez abeslariak.

Olaitturri taldeak 'Lantzean behin' antzezlana estreinatu du

 Oñati DEBAGOIENA ZUZENEAN

Zapatuan estreinatu zuten 'Lantzean behin' antzezlana Oñatin. Euskarari lotutako hainbat pertsona omendu dituzte Olaitturri kultur elkarteko kideek.

Haurrek indarrarekin astindu dituzte danborrak Oñatin

 Oñati DEBAGOIENA ZUZENEAN

Haurren danborrada giro onean egin zuten Oñatiko kaleetan, San Migel eta Errosaixo jaiei hasiera emateko.

Emakumeen aurkako biolentzia salatzeko betaurreko moreak

 Oñati

Atzo, Oñatiko San Migel jaietako Egun Morearen baitan, berdintasunaren aldeko eta eraso sexisten aurkako manifestazio egin zuten Txosna Batzordeak eta Oñatiko mugimendu feministak deituta. Lehen aldiz egin zuten manifestaldi hau Jantzi antiojo moreak, erasoei erantzun lelopean, eta jende ugarik egin zuen bat aldarrikapenekin.

»» Ikusi argazki guztiak (16)

'Lantzean Behin' antzezlana

  Kultura  Oñati

Oñatin euskarari lotutako hainbat pertsona omendu dituzte Olaitturri kultur elkarteko kideek atzo estreinatu zuten herri antzezlanean. Idazleen gaineko kontuak, errezitaldiekin, kantuekin eta ipuinekin tartekatu zituzten. Hogeita bi lagun inguru ibili dira apirilaz geroztik entseatzen. Jendez lepo bete zen Santa Ana antzokia, eta ikusleak sentsazio honekin atera ziren antzezlanetik, horrelako ikuskizunak maizago nahi dituztela adieraziz.

»» Ikusi argazki guztiak (36)

Haurren eskutik, danbor hotsak nagusi

  Kultura  Oñati

Aurrez asko entseatu eta gero, atzo iritsi zen haurrentzat egun handia. Ilusio handiz bete zituzten kaleak danbor hotsez. Santa Marina plazan hasi eta herriko plazan amaitu zuten koloretako konfeti eta guzti. Berrikuntzarik ere izan zen, neska-mutikoz osatutako danbor jotzaile konpainia berri bat atera zen. Aurten, gastadoreak izan dira danborra jo ez duten bakarrak. Herritar ugari bildu zen gaztetxoenak animatu eta txalotzera.

»» Ikusi argazki guztiak (50)