Aparkalekua Maritxu Kajoiren kontura

  Kultura  Arrasate  Debagoiena BERRIAK

Eguraldiak gehiegi lagundu ez duen arren, Maritxuk ez die hutsik egin plazan bildutakoei eta egin du miraria. Azken boladan aparkalekuekin zeuden gora beherak kontuan izanda, Arrasate Paseaparkazoka parking txartelak banatu ditu arrasatearrendako.

Maritxu Kajoi 2015: Miraria

  Kultura  Arrasate

»» Ikusi argazki guztiak (37)

Maritxu kajoi 2015: Goienako alfonbra gorria

 Arrasate  Debagoiena

Goienak bigarren urtez jarri du alfonbra gorria Arrasateko plazan eta bertara hurbildu da herritar ugari, jantzi dotoreak soinean, argazkia ateratzera.

»» Ikusi argazki guztiak (153)

Maritxu Kajoi 2015: Koadrilak kalean

 Arrasate  Debagoiena

Ater uneak aprobetxatuz, taberna zuloetatik kanpo, kalean dago jendea Maritxu Kajoiren omenez festaz gozatzen. Hauxe da eguerdi partean Arrasateko kaleetan aurkitako giroa.

»» Ikusi argazki guztiak (26)

Eguraldi txarrari aurre eginaz, Maritxu Kajoi ospatzen

 Arrasate  Debagoiena BERRIAK

Arrasatearrak eta egun batez arrasatear bihurtuak, kalera atera dira goiz-eguerditik. Egun handia da-eta gaur Mondragoen, Maritxu Kajoiren omenez. Koadrilak ari dira taberna inguruetan. Gazteak, batez ere. Eskapularioaren mezuak gaur bertan Bergarara helduko den Emakumeen Mundu Martxarekin egin du bat aurten.

Maritxurekiko debozioak hartuko ditu kaleak gaur, fededun dotoreenak batuta

 Arrasate

Heldu da eguna, gaur Maritxu Kajoi da Arrasaten. Euritsu esnatu da eguna eta iragarpenek diote euria izango dela protagonista gaur. Hala ere, eguraldiak ez du arrasatearren festa gosea zapuztuko. 1977a ezkero arrasatearren ama birjinarik maitatuena denaren omenez, haur, gazte zein heldu dotore-dotore jantziko dira. Kuadrillak mahaiaren bueltan eseriko ditu Maritxuk eta Komisiñuak gogora ekarri die "izugarri" eskertzen duela loreak jasotzea. Eskapularioaren mezuak gaur bertan Bergarara helduko den Emakumeen Mundu Martxarekin egin du bat aurten. 

Maritxu Kajoi 1991-1999, atzera begira

 Arrasate

Gaur zortziko jaiaren atariko, Nobenarixue egingo da gaur 18:30ean. Komisñuek urtero banatzen duen sari berezia emango diote aurten Santa Ageda abesbatzari, ardo eta gazta banatuta. Jantzi eta soinekoak lisatu eta txukuntzeko garaia ere iritsi da eta atzera kontaketa egiteko, artxibo-sagu lana egon eta 90. hamarkadako irudi batuketa jaso dugu.

Santa Agedako abesbatzako sortzaileek kantuan eskertu dute Nobenaixuan jasotako omenaldia

 Arrasate BERRIAK

Eugenio Gallastegik jaso du inbutua Maritxupean, eta ohore handia dela esan du.

Nobenaixua Arrasate 2015

 Arrasate

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Oihan Vitoria: "Emanaldi berezi bat prestatu du Santa Ageda abesbatzak Nobenaixorako"

 Arrasate BERRIAK

Hamar egun eskas falta zaie arrasatearrei urteko egunik dotoreena bizi dezaten, eta urtero moduan, Maritxu Kajoi eguna berotzen joateko Nobenaixua ospatuko dute egubakoitzean irailak 25. Komisiñuak Santa Ageda abesbatza omenduko du aurten urteetan herriko bazterrak alaitzen egindako lanagatik eta abesbatzaren sortzaileei emango diete aurten inbutu preziatua, Maritxu azpira inguratzen diren herritar guztiei ardoa eta gazta musu truk banatzearekin batera (18:30ean, Maritxu azpian). 

Santa Ageda abesbatza omenduko dute 'Nobenarixue'-n, barikuan

 Arrasate

Santa Ageda abesbatza omenduko dute 'Nobenarixue'-n, barikuan

Nobenarixue da jada oraingo egubakoitzean eta iritsi da soineko eta jantziei hautsa astintzeko garaia. Irudia ere badu aurtengo Maritxu Kajoik eta kartela ezagutzera eman du Komisiñuek. Egitaraua gertu eta urriaren 2rako guztia prest, lehen zita barikuan 18:30ean da plazan, Maritxuren irudiaren azpian. Santa Ageda abesbatza omenduko dute.