EH Bildu lehen indarra Debagoienean, behera nabarmen egin arren; EAJk gora eta Podemosek ia 8.000 boto jaso ditu

  Espainiako hauteskundeak  Debagoiena

EH Bildu lehen indarra Debagoienean, behera nabarmen egin arren; EAJk gora eta Podemosek ia 8.000 boto jaso ditu

Debagoienean EH Bilduk segitzen du boto gehien eskuratu dituen alderdia izaten, baina 2011ko datuekin alderatuta beherakada nabarmena izan du: 6.000 boto pasa galdu ditu. EAJ da botoak irabazi dituen bakarra eskualdean, eta azpimarratzekoa da Podemosen estreinaldia, ia 8.000 botorekin; Arrasaten, adibidez, lehen indarra izatera iritsi da.

Debagoieneko ordezkariek balorazio gazi-gozoak egin dituzte

 Debagoiena GAURKOAK

Hauteskundeen emaitzak eskuartean Debagoieneko alderdietako ordezkariek horien gaineko balorazioak egin dituzte, bai Debagoieneko emaitzen gainekoak, bai estatuan izandako emaitzen gainekoak.

Victoriano Gallastegi jeltzaleak Madrileko senaturako eserlekua lortu du

 Bergara  Debagoiena GAURKOAK

Victoriano Gallastegi Bergarako alkate izandakoa da Eusko Alderdi Jeltzaleak Gipuzkoan lortu dituen hiru senatarietako bat. Ahal Dugu-Podemosek lortu du bestea. Bergararra, legealdi berrian Madrileko Gorteetan izango den debagoiendar bakarra da.

Arrasatearrek ustekabean hartu dituzte hauteskundeetako emaitzak

 Debagoiena GAURKOAK

Denetiko iritziak herritarren artean Arrasaten, baina ustekabean hartu dituzte emaitzak, batez ere Podemos-Ahal Duguren igoera.

Victoriano Gallastegi: "Madrilen lan egiteko gogoarekin nago"

  Espainiako hauteskundeak  Bergara

Victoriano Gallastegi: "Madrilen lan egiteko gogoarekin nago"

"Hauteskundeetara ilusioz aurkezten da eta ondo irteten bada…, ba, orain ilusio handiarekin nago eta Madrilen lan egiteko gogoarekin, Euskadiren ahotsa bertara eramateko". Berba horiek partekatu ditu Goienarekin Victoraino Gallastegi bergararrak, EAJ alderdiaren izenean Madrilen senatari izango denak. 

Podemos lehen indarra Arrasaten

  Espainiako hauteskundeak  Arrasate

Podemos lehen indarra Arrasaten

Kongresurako botoen zenbaketa amaituta, Podemos izan da zerrenda bozkatuena Arrasaten, 3.069 botorekin. EAJk 2.976, EH Bilduk 2.907, PSE-EEk 1.567, PPk 741, Unidad Popularrek 423. 

Bergaran, EH Bildu garaile

  Espainiako hauteskundeak  Bergara

Bergaran, EH Bildu garaile

Bergaran EH Bilduk eskuratu ditu boto gehien, bigarrenari, EAJri, 54 boto bakarrik atera dizkion arren. EH Bildu: 2.490; EAJ: 2.436; Podemos: 1.973; PSOE: 713; PP: 336; Unidad Popular: 181 eta Ciudadanos: 97. Guztiek behera, batez ere EH Bilduk, EAJk izan ezik, honek gora egin du, eta Podemos indartsu sartu da ia 2.000 boto lortuz.

EH Bilduk irabazi du Oñatin

  Espainiako hauteskundeak  Oñati

EH Bilduk irabazi du Oñatin

EH Bildu koalizioa izan da lehen indarra Oñatin. EH Bildu: 2.339; EAJ: 1.999; Podemos-Ahal Dugu: 967; PSOE: 361; PP: 215; Unidad Popular: 73; Ciudadanos: 67. EH Bilduk nabarmen egin du behera eta EAJ gora egin duen bakarra da, EH Bilduren eta EAJren arteko aldea murriztu egin delarik. Podemos, Oñatin ere, indartsu sartu da eta hirugarren indarra da.

Aretxabaletan, EAJ lehen indarra

  Espainiako hauteskundeak  Aretxabaleta

Aretxabaletan, EAJ lehen indarra

Kongresurako botoen zenbaketa amaituta, Aretxabaletan EAJ izan da alderdirik bozkatuena, 1.122 botorekin eta 2011ko hauteskundeekiko gora egin duen bakarra. Jeltzaleen atzetik, EH Bildu 1.062, Podemos 915, PSOE 377, PPk 157 eta Unidad Popular 123. EH Bilduk nabarmen egin du behera eta Podemos hirugarren indarra da, bigarrenetik gertu, indartsu sartu delarik.

Eskoriatzan, EAJ garaile

  Espainiako hauteskundeak  Eskoriatza

Eskoriatzan, EAJ garaile

Eskoriatzan EAJ izan da lehen indarra. EAJ: 595; EH Bildu: 515; Podemos: 497; PSOE: 296; PP: 86; Unidad Popular: 79 eta Ciudadanos: 41. Jeltzaleak gora nabarmen —igo duen bakarra— eta Podemosen sarrera ikusgarria, EH Bilduren eta sozialisten kaltetan, bereziki. EH Bildu, gehien galdu duena.

Antzuolan, EH Bildu da lehen indarra

  Espainiako hauteskundeak  Antzuola

Antzuolan, EH Bildu da lehen indarra

Lehen indarra izaten segitzen du EH Bilduk Antzuolan. EH Bildu: 539; EAJ: 346; Podemos: 220; PSOE: 100; PP: 35 eta Ciudadanos: 4. Halere, behera egin du koalizioak eta gora egin dute jeltzaleek eta Unidad Popularrek (aurrekoetan, Izquierda Unida-Berdeak). Podemos ere indartsu Antzuolan.

Aramaion, EH Bilduk jaso ditu boto gehien

  Espainiako hauteskundeak  Aramaio

Aramaion, EH Bilduk jaso ditu boto gehien

Kongresurako botoen zenbaketa amaituta, EH Bildu izan da lehen indarra Aramaion. EH Bildu: 395, EAJ: 256, Podemos: 122, Unidad Popular (2011n IU-Berdeak): 15, PSOE: 10 eta PP: 11. Dena den, EH Bilduk nabarmen behera eta EAJk eta Unidad Popular gora, eta Podemos hirugarren indarra.

Elgetan, EH Bilduk irabazi du

  Espainiako hauteskundeak  Elgeta

Elgetan, EH Bilduk irabazi du

Elgetan EH Bildu izan da lehen indarra, Kongresurako botoetan: EH Bildu: 262; EAJ: 203; Podemos: 103; PSOE: 16; PP: 13; Unidad Popular: 9 eta Ciudadanos: 6. 2011ko datuekin alderatuta, denek egin dute behera, bereziki, EH Bilduk, EAJk izan ezik. Eta Podemos Elgetan ere indartsu sartu da eta hirugarren alderdia da.

Leintz Gatzagan EH Bilduk irabazi du

  Espainiako hauteskundeak  Leintz Gatzaga

Leintz Gatzagan EH Bilduk irabazi du

EH Bildu da lehen indarra Leintz Gatzagan. EH Bildu: 61; EAJ: 32; Podemos: 19; Unidad Popular: 2 eta PSOE: 1. Leintz Gatzagan 183 herritarrek zuten botoa emateko eskubidea eta 117 eman du botoa. Baliogabeak izan dira 2 eta zuriak 0. EH Bildu da gehien galdu duena, baina jeltzaleek ere galdu egin dute. Podemos indartsu sartu da eta hirugarren indarra da.

Podemos, Gipuzkoan lehen indarra

  Espainiako hauteskundeak  Debagoiena

Podemos, Gipuzkoan lehen indarra

Gipuzkoako botoetan iraultza gertatu da, izan ere, Podemos indartsu sartzeaz gainera, lehen posturaino igo da bototan eta EAJk eta EH Bilduk baino gehiago eskuratu ditu: 97.859 boto. Edozein modutan, D'Hont legearen arabera, EAJk beste aulki dagozkio, ez gehiago. Hala, bina izango dituzte Podemos-Ahal Duguk eta EAJ-PNVk eta bana EH Bilduk eta PSE-EEk. Datuak barruko testuan.

Araban, Podemos garaile

  Espainiako hauteskundeak  Debagoiena

Araban, Podemos garaile

Araban Podemos izan da alderdi bozkatuena, 48.265 botorekin. PP izan da bigarrena 33.609 botorekin; EAJk 28.297 boto jaso ditu, PSE-EEk 25.293, EH Bilduk 21.179, Ciudadanosek 10.468 eta Unidad Popularrek 6.794. 

Bizkaian, EAJ izan da lehen indarra

  Espainiako hauteskundeak  Debagoiena

Bizkaian, EAJ izan da lehen indarra

2011ko hauteskundeekin alderatuta botoetan behera egin arren, EAJ izan da alderdi bozkatuena Bizkaian: 182.245. Podemos oso indartsu sartu da Bizkaian ere, 170.317 botorekin bigarren indarra izateraino. Hirugarren indarra PSE-EE izan da 84.643 botorekin eta laugarren indarra izatera pasatu da EH Bildu 81.552 botorekin. 

Nafarroan, UPN-PP lehen indarra

  Espainiako hauteskundeak  Debagoiena

Nafarroan, UPN-PP lehen indarra

UPN eta PPren arteko koalizioa izan da nagusi Nafarroan, 101.808 botorekin; Podemosek 80.836 boto jaso ditu, PSOEk 54.640, EH Bilduk 34.831, Geroa Baik 30.525, Ciudadanosek 24.792 eta Unidad Popularrek 14.470. 

Euskal Autonomia Erkidegoan EAJk lortu ditu diputatu gehien, baina Ahal Dugu-Podemosek irabazi du botoetan

  Espainiako hauteskundeak  Debagoiena

Boto gehien eskuratu ditu Podemos-Ahal Dugu alderdiak EAEn; hala ere, bigarren alderdiak (EAJk) baino aulki bat gutxiago eskuratu du Kongresuan, D'Hont legearen ondorioz. Hona hemen datuak: EAJ, sei diputatu eta 301.585 boto; Podemos, 5 diputatu eta 316.441 boto; PSE-EE, 3 diputatu eta 161.466 boto; EH Bildu, 2 diputatu eta 183.611 boto; eta PP, 2 diputatu eta 141.556 boto.  

PP lehen indarra Espainian

  Espainiako hauteskundeak  Debagoiena

PP lehen indarra Espainian

Alderdi-bitasunaren amaiera suposatu duten hauteskunde orokorretan PP izan da alderdi bozkatuena, 7.195.988 botorekin; PSOEk 5.517.533 boto jaso ditu. Indartsu sartu dira bi alderdi berriak; Podemosek 3.171.997 boto jaso ditu eta Ciudadanosek 3.491.512. 

Eskoriatzako EAJk hiritarrak zoriondu ditu haiengan jarritako "konfiantzagatik"

 Eskoriatza

Balorazio positiboa egin du Eskoriatzako EAJk, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan lortutako emaitzengatik, eta hiritarrak zoriondu ditu; baita Podemos-Ahal Dugu ere.

Hasi da boto zenbaketa

  Espainiako hauteskundeak  Debagoiena

Hasi da boto zenbaketa

20:00ak puntu-puntuan itxi dituzte hauteslekuak eta botoak kontatzen hasi. Posta bidez jasotakoak kontatu dituzte lehenengo eta horren ondoren hasi dira Kongresurako botoak zenbatzen. Arrasateko erdiguneko boto-emaileak batzen duen hauteslekuan –Uarkapen– kontatu dute nabarikoa izan dela parte-hartzeak gora egin duela; arratsaldean, adibidez, ilarak egon dira 18:30ak eta 19:30ak bitartean, eta hiru bider eraman behar izan dituzte Senaturako botoak, agortu egin direlako. Bestalde, Podemos-Ahal Duguk nabarmen gora egin duela diote inkestek. 

Parte hartzeak ia puntu bat egin du behera 2011ko datuekin alderatuta

  Espainiako hauteskundeak  Debagoiena

Parte hartzeak ia puntu bat egin du behera 2011ko datuekin alderatuta

Eguerdiko 14:00etarako bozkatzera deitutako herritarren %36,94 joan dira botoa ematera, 2011n baino ia puntu bat gutxiago, parte hartzea %37,88koa izan zen-eta. EAEko datuei dagokienez, apurtxo bat gora egin du parte hartzeak; %39,21ekoa izan da; 2011n, %38,34koa izan zen. Nafarroan, bestalde, apur bat behera egin du, baina oso gutxi: %39,07koa izan da parte hartzea eta 2011n, %39,11koa izan zen. Gipuzkoan dago alde handiena: 2011n 14:00etarako bozkatzera deitutako herritarren %37,94k botoa eman bazuen, aurten %39,68k eman du.

Parte hartzeak gora egin du 18:00ak bitartean

 Debagoiena

Parte hartzeak gora egin du 18:00ak bitartean

Espainiar estatuan 18:00etarako bozkatzera deitutako herritarren %57,89 joan dira botoa ematera, 2011n baino ia lau puntu gehiago, duela lau urte parte hartzea %56,08koa izan zen-eta. EAEn ere gora egin du parte hartzeak; %58,98koa izan da; 2011n, %56,08koa izan zen. Nafarroan ere gora egin du parte hartzeak: %59,00koa izan da eta 2011n, %55,82koa izan zen. 

Hauteslekuak irekita, goiztiarrenak hasi dira botoa ematen

 Debagoiena

50.000 debagoiendarrek dute gaur botoa emateko eskubidea eskualdeko bederatzi udalerrietan –Aramaio barne. Betiko moduan, 09:00etan ireki dituzte hauteslekuak eta ateak ireki bezain pronto hasi dira lehen herritarrak hurbiltzen; ohi bezala, 20:00ak arte egongo dira zabalik hauteslekuak. Oraingo honetan, botoen bitartez izendatuko dira Kongresua osatzen duten 350 diputatuak, Espainiako presidentea tarteko. Eta baita ere Senatua osatuko duten 208 senatariak; azken horiek zuzenean aukeratuko dira.

Goiena.eus webguneak uneoro emango du hauteskunde emaitzen berri

 Debagoiena

Espainiako Gorteetarako Hauteskundeen gainean uneoro informatuko du gaur Goiena.eus webguneak, betiere Debagoieneko ikuspunutik. Hala, eskualdean egunean zehar gertatzen denaren berri emango du eta emaitzak ere jasoko ditu, jakin ahala, grafikoen bidez. Herririrk herri eta Debagoiena kontuan hartuta. Baina Hego Euskal Herriko lau lurraldeetako emaitzak ere kontatuko ditu eta Espainiako diputatuen kongresu berria zela osatuko den ere bai.

50.000 lagun pasa daude deituta botoa emateko gaur Debagoienean

 Bergara

50.000 lagun pasa daude deituta botoa emateko gaur Debagoienean

50.000 debagoiendarrek dute gaur botoa emateko eskubidea eskualdeko bederatzi udalerrietan –Aramaio barne; edozein modutan, behin-behineko zentsua da adieazitakoa–. Betiko moduan, 09:00etatik 20:00etara arte dago horretarako aukera. Oraingo honetan, botoen bitartez izendatuko dira Kongresua osatzen duten 350 diputatuak, Espainiako presidentea tarteko. Eta baita ere Senatua osatuko duten 208 senatariak; azken horiek zuzenean aukeratuko dira.

"Guk erabaki behar dugu independente izate horrek zein eredu daraman"

 Debagoiena GAURKOAK

Kongresurako zerrendaburua da Gipuzkoatik EH Bilduko Marian Beitialarrangoitia (Legazpia, 1968). Madrildik datozen "urraketa, murrizketa eta ukazioei" aurre egingo dien talde bakarra da eurena, dioenez, Madrildik, ezin baitaiteke "ezer onik espero". Hara joango dira "Euskal Herrian gehiengoz erabakitzen dena errespeta dadin".

"Pentsioen kudeaketa eskatuko dugu, dagokigulako eta hobeto egiten dakigulako"

 Debagoiena GAURKOAK

Gipuzkoatik, Kongresurako zerrendaburua da Joseba Agirretxea (Ondarroa, 1966). EAJ Espainiako Gorteetara "urte askotan bete duen eginbeharrarekin jarraitzera" joango dela dio; "alor guztietan, Euskadi defendatzera". Agirretxeak Espainiako Gobernuaren nahi birzentralizatzaileen beldur da eta kontzertu ekonomikoa defendatzen du "gure ongizatea bermatzen duen erremintarik inportanteena " delakoan.

"Sozialistak Moncloan egon izan direnean beti etorri dira dirua eta onurak gipuzkoarrentzat"

 Debagoiena GAURKOAK

Kongresurako Gipuzkoako zerrendako kide da Eneko Andueza (Eibar, 1979). Alderdi sozialista Espainiako Gobernuan egotearen abantailak azpimarratu ditu eta Pasaiako portuan inbertsioa ala Irungo trenbidean konponketak agindu. Erreforma laborala eta estatu federala osatzeko aldaketa konstituzionalak ere nabarmendu ditu.

"Konstituzioa berriz hasi nahi dugu, erabakitzeko eskubidea aitortuta"

 Debagoiena GAURKOAK

Ezker Anitza-Orain batera koalizioko Senaturako zerrendako kidea da Xabier Sanchez (Pasaia, 1990). Estatu egiturarekin hautsi eta III. Errepublika Federala eratzea da ezkerreko koalizioaren jomuga. Enplegua da helburu nagusietako bat eta, diotenez, "finantza-sistema erreskatatzeko nahikoa diru badago, lana sortzeko ere badago". Oinarrizko zerbitzuetan inbertitu eta etxegabetzeen aurka borroka egitea dira lehentasunak.  

Iñaki Arriola: "Bergararendako hobe izango da PSOEk irabaziko balu"

  Espainiako hauteskundeak  Bergara  Debagoiena

Iñaki Arriola: "Bergararendako hobe izango da PSOEk irabaziko balu"

Miren Gallastegi, Senaturako PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburua eta Iñaki Arriola, PSE-EEren Gipuzkoako idazkari orokorra Bergaran izan ziren atzo, eguaztena, bertako militanteekin batera programa sozialista bertatik bertara partekatzen bergararrekin. Arriolak azpimarratu zuen, besteak beste, "alderdi sozialista gobernuan egon denean, behin eta berriro ikusi izan da ondo joan zaizkigula gauzak". 

EH Bilduk "herri berri bat" eraikitzeko botoa eskatu du, Arrasaten

 Arrasate

Kulturateko Jokin Zaitegi aretoa jendez lepo bete zen EH Bilduk eskainitako mitinean. Ander Rodriguez eta Gotzon Elizburu kongresurako hautagaiek, domekarako EH Bilduren aldeko botoa eskatu zuten, "herri berri bat" eraikitzeko bide bakarra koalizioaren alde bozkatzea dela azpimarratuta.

"Herri honen estrategia euskal erakundeetan" erabakitzen dela esan dute jeltzaleek

 Bergara  Debagoiena GAURKOAK

Bergaran elkartu ziren, atzo iluntzean, EAJko ordezkariak. Senaturako hautagai den Maria Eugenia Iparragirrek eta kongresurako Joseba Agirretxeak lagun izan zuten Gipuzku Buru Batzarreko presidente Joseba Egibar. Horrek azpimarratu zuen Euskal Herriaren "estrategia euskal erakundeetan erabakitzen" dela. 

Podemos-Ahal Duguko hautagaiek herritarrekin hartu-eman zuzena izan dute

 Arrasate  Debagoiena

Gorte Nagusietarako Gipuzkoako hautagai nagusi Nayua Alba egon da arrasatearrekin berba egiten, Podemos-Ahal Duguren helburuak kontatzen eta abenduaren 20ko hauteskundeetarako botoa eskatzen. "Kanpaina berezia egiten dihardugu. Herritarrekin hartu eman zuzena izan gura dugu. Euren hitzak eta zalantzak entzun eta, ahal dugu heinean, irtenbideak eman", esan du Arrasateko Herriko plazan hautagai nagusiak.

Ekonomia eredu propioaren alde mintzatu dira EAJko zerrendaburuak Arrasaten

 Arrasate  Debagoiena GAURKOAK

Abenduaren 20ko Madrilgo Kongresu eta Senaturako hauteskundeen kanpainaren baitan, Debagoienean izan dira gaur EAJ alderdiko zerrendaburuak, Joseba Agirretxea eta Maria Eugenia Iparragirre eta baita Victoriano Gallastegi senaturako hautagaia ere. Arrasaten adierazpenak egin dituzte, eta bertan industria eta lanbide heziketa arloan Arrasate eta bailara osoa eredu direla esan dute. Ondoren, kaleetan ibili dira propaganda banatzen.

Alderdi sozialista arrosak banatzen izan da Arrasateko merkatuan

 Arrasate GAURKOAK

Alderdi sozialistak 700 arrosa inguru eraman ditu Arrasateko merkatura gaur goizean, herritarren artean banatzeko. Modu honetan, alderdi sozialistaren programa zabaltzeko asmoz; Rafaela Romero, Oscar Garcia, Paco Garcia eta Gizpuzkoako senaturako hautagaia den Miren Gallastegi izan dira bertan. Hauteskunde orokorrei begira aurreikuspen positiboa egin du senaturako hautagaiak, irabazteko aukera asko dutela azalduz. Gaineratu du, beraien aurka jarri diren alderdiek beldurra daukatela aurkari indartsuenak direlako.

Batzokian lagunduko diete posta bidez botoa eman gura dutenei

 Aretxabaleta

Aretxabaletako EAJko Uri Buru Batzarreko kideek jakinarazi dute posta bidez botoa eman gura dutenek laguntza jasoko dutela Batzokian. Astelehenetik egubakoitzera bitartean egongo dira han, 11:00etatik 13:00etara.

Odon Elorzak salatu du PPk pentsioen aurrezkietan egindako "lapurreta"

  Espainiako hauteskundeak  Arrasate  Debagoiena GAURKOAK

Hasi berri den hauteskunde kanpaina barruan, Gipuzkoako PSE-EEko ordezkaritza zabala izan da gaur Arrasaten, larrosa  gorriak banatzen. Odon Elorza Espainiako Kongresurako hautagaiak pentsioen gainean jarri du arreta; Rafaela Romero kongresurako zerrendakideak, ostera, Raxoiren lau urteek ekarri dutenaz gogoeta egiteko eskatu du.

Beitalarrangoita: "Euskal Herritarrok hauteskunde hauetan asko dugu jokoan: oraina eta geroa"

 Arrasate  Bergara  Debagoiena GAURKOAK

Berba horiekin hasi du hauteskundeetako kanpaina Marian Beitialarrangoitiak Gipuzkoako Kongresurako EH Bildu koalizioko zerrendaburuak atzo, eguena, Bergaran. Koalizioaren aldeko botoak gutun-azaletan sartu eta buzoietara eramaten jardun zuen zeregin horretan ziharduten beste hainbat herritarrekin batera, herritarrei gogoratzeko "Euskal Herrian indarrak bildu behar" dituztela "Madrilen gure erabakitzeko eskubidea defendatzeko". Arrasateko EH Bilduk ere abiarazi du kanpaina, gauerdian abiarazi ere.

Madrilen ordezkatuak izateak duen garrantziaren gainean jardun dute Beitialarrangoitiak eta Beolak

 Aretxabaleta GAURKOAK

Aurrekanpainako ekitaldiekin dabiltza alderdiak abenduaren 20 hauteskundeei begira eta atzo EH Bilduko ordezkariak izan ziren Aretxabaletan, Marian Beitialarrangoitia legebiltzarkidea eta Espainiako Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua eta Ainhoa Beola batzarkidea. 

Podemosen Gipuzkoako zerrendaburuak Bergaran izan dira

 Bergara

Espainiako Gorteetarako kongresurako zerrendaburu Nagua Alba, Senaturako zerrendaburu Josetxo Arrieta eta egun Gipuzkoako batzarkideak diren Juantxo Ituria eta Patricia Gete, besteak beste, Matxiategi inguruko tabernetan izan ziren atzo.

EH Bilduk "erabakia eta independentzia" aldarrikatuko ditu abenduaren 20an

 Arrasate  Debagoiena GAURKOAK

Koalizioaren ustez, abenduaren 20an "asko" dago erabakitzeko Euskal Herrian eta baita Debagoienean ere. Espainiar estatua "krisi politiko sakon" batean murgilduta dagoela adierazi dute EH Bildutik, eta gipuzkoarrok "aukera bikaina" daukagula gure erabakiaren jabe izateko eta gure herriari erabaki ahalmena emateko. Abenduaren 6an –Konstituzioa ospatzeko egunean– independentzia aldarrikatzeko Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia ere egin diete herritarrei.

Hainbat debagoiendar EH Bilduren Espainiako Gorteetarako zerrendetan

 Arrasate  Debagoiena  Oñati

Hainbat debagoiendar EH Bilduren Espainiako Gorteetarako zerrendetan

Ander Rodriguez eta Amaia Larrañaga arrasatearrak Kongresurako zerrendan joango dira, eta  Maialen Urzelai oñatiarra Senaturakoan.

Zozketa bidez aukeratu dira abenduaren 20an hauteskunde mahaietan egongo diren arrasatearrak

 Arrasate

Zozketa bidez aukeratu dira abenduaren 20an hauteskunde mahaietan egongo diren arrasatearrak

Zozketa bidez aukeratu dira, ezohiko deialdian deitutako osoko bilkuran, abenduaren 20an Espainiako kongresurako eta senaturako hauteskunde egunean mahaietan egongo diren herritarrak. Gaur, astelehena, egindako bilkuran aukeratu dira mahaiburua, bi mahaikideak eta horien guztien ordezkoak. Abenduaren 20an hauteskunde-mahaietan egotea tokatu zaienei datozen egunotan bidaliko die jakinarazpena Udalak.

Madrilera "Euskadi defenditzera" doazela berretsi dute jeltzaleek Bergarako Batzoki Egunean

 Bergara  Debagoiena GAURKOAK

Bergarako EAJk Batzoki Eguna ospatu du gaur eta batzokian bertan egindako ekitaldi politikoan elkartu ditu eskualdeko, lurraldeko eta erkidegoko kargu publikoak, Espainiako Gorteetarako hautagaiak —tartean Victoriano Gallastegi Bergarako alkate ohia— eta afiliatuak. Debagoieneko lau alkate jeltzaleak izan dira bertan, Joseba Egibar Gipuzku Buru Batzarreko lehendakaria buru.

Nagua Albak Bergarako Ahal duguren zirkulua bisitatu du

 Bergara

Nagua Albak Bergarako Ahal duguren zirkulua bisitatu du

Atzo, azaroaren 18a eguaztena, Podemos Bergara Ahal Dugu-k zirkuluaren asanblada gauzatu zuen Irizar jauregian, datozen abenduaren 20ko Hauteskunde Orokorretarako lan egingo duen udal Diputatuen Kongresurako Gipuzkoako hautagai den NAGUA ALBA izan zen. Batzarrean zehar aurreko hauteskundeetan PODEMOS-ek lorturiko emaitzak aztertu ziren eta baita hurrengo Hauteskunde Orokorrei begira herritarrek izan dezaketen boto asmoa.

Posta bidez bozkatu daiteke abenduaren 20ko hauteskundeetan

 Antzuola

Antzuolako EH Bilduk abenduaren 20ko hauteskundeetan posta bidez bozkatzeko aukera dagoela gogorarazi gura du. "Lan arrazoiengatik edo beste edozein arrazoirengatik egun horretan kanpoan izango direnei posta bidez bozkatu daitekeela esan nahi diegu". Informazioa hemen jaso dezakete: antzuola@ehbildu.eus helbidean edo 669 958 492 telefonora deituta.

Eva Abuin: "Desadostasun sakonak izanik, logikoa da Roberto Uriartek zuzendaritza utzi izana"

 Arrasate

Eva Abuin: "Desadostasun sakonak izanik, logikoa da Roberto Uriartek zuzendaritza utzi izana"

Podemosen sartu zen "eraldaketa sozialaren giltza" dela uste duelako eta bere pentsatzeko moduarekin "erabat" datorrelako bat. Horregatik lehen aldiz eman du Eva Abuinek (Arrasate, 1993) talde politiko baten sartzeko urratsa. Euskadiko Podemosen zuzendaritza berrian dago abenduaren 20ko hauteskundeetarako "bakarrik". Kanpainan, parte-hartzearen arloa koordinatzea izango da zinegotzi arrasatearraren ardura. 

Arrasateko zinegotzi Eva Abuin, Euskadiko Podemosen zuzendaritzan

 Arrasate

Arrasateko zinegotzi Eva Abuin, Euskadiko Podemosen zuzendaritzan

Arrasateko Baleike taldeko zinegotzi Eva Abuin Euskadiko Podemosen behin-behineko zuzendaritzako kide izendatu dute. Orain arte Euskadiko idazkari nagusi izan den Roberto Uriartek Madrilgo zuzendaritzarekin desadostasunak izan eta dimititu ostean, Eduardo Maura –Bizkaiko zerrendaburua– buru duen behin-behineko zuzendaritza taldea aurkeztu zuten atzo Bilbon. Talde horretako kideen artean dago Abuin. Zuzendaritza talde berriak abenduaren 20ko Espainiako hauteskunde orokorrak izango ditu jomuga; urtarrilean kongresu baten bidez aukeratuko da zuzendaritza berria. 

Romero, bigarren Gipuzkoatik Espainiako Gorteetarako sozialisten zerrendan

 Arrasate

Romero, bigarren Gipuzkoatik Espainiako Gorteetarako sozialisten zerrendan

Odon Elortza zerrendaburuaren ostean joango da Rafaela Romero arrasatearra, PSE-EEtik. Gipuzkoako sozalistek helburu bezala ezarri dute lurraldetik bi diputatu eskuratzea eta senatari bat – Miren Gallastegi, Antzuolako zinegotzia. Mariano Rajoyren "agintaldi beltza" eta gero, abenduaren 20an "aldaketarako aukera zabaltzen" dela azpimararatu dute sozialistek hautagaien aurkezpenean. 

Miren Arrate Gallastegi Antzuolako zinegotzi sozialista da Senaturako hautagaia

 Antzuola

Miren Arrate Gallastegi Antzuolako zinegotzi sozialista da Senaturako hautagaia

Antzuolan zinegotzi sozialista den Miren Arrate Gallastegi eibartarra da Gipuzkoako sozialisten hautagaia Senaturako. Abenduaren 20ko hauteskundeei begira, ilusioz dagoela dio Gallastegik. "Oso pozik nago eta ilusio handiarekin. Gogor lan egin gura dut. Antzuolan zinegotzi izatearekin uztartuko nuke, noski", azaldu du Gallastegik.

Marian Beitialarrangoitia eta Urko Aiartza dira Kongresurako eta Senaturako EH Bilduren hautagaiak

 Debagoiena

Marian Beitialarrangoitia eta Urko Aiartza dira Kongresurako eta Senaturako EH Bilduren hautagaiak

Bilbon aurkeztu ditu EH Bilduk abenduaren 20ko hauteskundeetarako Kongresurako eta Senaturako hautagaiak. Marian Beitialarrangoitiak eta Urko Aiartzak jaso dute babes zabalena EH Bilduko Gipuzkoako zerrendaburu izateko.

Posta bidezko bozkentzako bulegoa ireki du PSE-EEk

 Bergara

Sozialisten egoitzan (Bidekurutzeta, 23), astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:30etara egongo da zabalik posta bidez botoa bideratu ahal izateko bulegoa. Abenduaren 10era arte egongo da zabalik. Telefonoz, 943 76 55 23 zenbakian egin daitezke kontsultak. 

Joseba Agirretxea eta Maria Eugenia Iparragirre dira Kongresu eta Senaturako hautagai jeltzaleek

 Debagoiena

Joseba Agirretxea eta Maria Eugenia Iparragirre dira Kongresu eta Senaturako hautagai jeltzaleek

Gaur goizean, Donostian aurkeztu du GBBek abenduaren 20ko hauteskundeetarako Kongresurako eta Senaturako hautagaiak. Hala, Joseba Agirretxea eta Maria Eugenia Iparragirrek jaso dute  jeltzaleen  babesa zabalena.