Ireki dituzte Santa Marinako igogailuak

Mirari Altube Arrese 2024ko api. 16a, 20:09

Behin lanak amaituta, gaurtik, apirilaren 16tik, irekita daude Santa Marina auzoko igogailuak. Hala jakinarazi dute Udaletik.

Arrasateko Udalak partaidetzazko azterlan bat egin zuen 2022 eta 2023 artean eta galdetegiari erantzundako bizilagunen %90ak lehentasunezkotzat jo zituen auzoaren berurbanizatze lanak eta adierazi igogailuek auzoko irisgarritasuna hobetuko zutela.

Arrasateko sozialistek azaldu dute, igogailu horiei esker, bizilagunek arazorik gabe gainditu ahal izango dutela bi eremu horietan dagoen desnibela. "Orain beste gobernu bat dugu, baina gure hitza bete egiten dugu. Erabateko birgaitzea agindu genuen, eta horretan ari gara. Beti bezala, guk hitza betetzen dugu", nabarmendu dute ohar bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak