AED eta EHE elkarteek elkartasun keinua egingo dute gaur, eguena, asteburuan eguraldiagatik bertan behera geratu den EHZ jaialdia diruz laguntzeko. Horretarako, 21:30ean doako kontzertua joko dute Leire Etxezarreta eta Eider Garro bikoteak Jai Zale tabernan, eta norbanakoen ekarpenak eta barratik ateratako dirua Iparraldeko jaialdi musikalaren antolatzaileei emango diote.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.