Jaialdia hasteko ordu gutxi falta zirela eman zuten antolatzaileek albistearen berri eta segituan hedatu zen sare sozialen bitartez elkartearekiko elkartasuna. "Pena handiz hartu genuen erabaki hori baina ezin genuen jaialdiko parte hartzaileen segurtasuna bermatu. Ikaragarria da jasotzen ari garen elkartasun keinu eta mezu pila. Alimaleko plazera eta indarra ematen digute guri laguntzeko antolatutako ekimenek; berdin da diru asko edo gutxi ematen duten. Guztiei eskerrik asko!", kontatu du EHZ elkarteko bozeramale Jon Irazabalek Arrasate Irratian. Hemen duzue elkarrizketa oso entzungai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.