Juanito Arzamendi izango da Aprendizen eraikinaren izen berria

Eneko Azkarate 2017ko api. 11a, 19:11

1.166 boto zenbatu ditu Arrasateko Udalak eta aipatutako proposamenak horietatik 730en babesa jaso du. Udalak eskerrak eman dizkie haien proposamen zein bozkekin eraikinaren izen aldaketan parte hartu duten herritarrei. Juan Arzamendi Enparantza (Arrasate, 1927), musikaria, besteak beste, Arrasateko Udal Musika Bandako zuzendaria izan zen.

Aprendizen eraikinak, itxura berria izateaz gain, izen berria ere izango du. Astebeteko epean egindako bozketaren ostean, Juanito Arzamendi Musika Eskola izena izan da herritarren proposamen bozkatuena. Hortaz, "arrasatearrek hala erabakita, hori izango da aurrerantzean eraikinak jasoko duen izen berria", Arrasateko Udalak adierazi duenez.



Apirilaren 1etik 8ra bitartean 27 izen proposamenen artean gustukoena bozkatu ahal izan dute arrasatearrek eta 1.263 baliozko boto zenbatu dituela adierazi du Udalak; 1.057 webgunean eta 109 BAZ bitartez.  

Horien artean, Juanito Arzamendiren izena izan da proposamen arrakastatsuena 730 botoekin. Gainerako proposamenen artean Aprendizena (144), Aprendizak Musika etxea (91) eta Aprendices (53) izan dira arrasatearrek gehien bozkatu dituzten proposamenak.

"Aprendizen eraikina Arrasateko ikur garrantzitsuenetarikoa izanik, Udalak herritarrekin partekatu nahi izan du honen izen aldaketa eta, horren harira, eskerrak eman dizkie izen proposamenak aurkeztu dituzten herritarrei, baita bozkatzera aurkeztu diren guztiei ere" adierazi du Arrasateko Udalak ohar bidez.

Hemen, 27 proposamenek jaso dituzten botoak:

 

BAZ/

WEBGUNEA/

GUZTIRA

         

1|APRENDIZENA

24

120

 

144

2|APRENDITZENA

 

11

 

11

3|APRENDIZATE

 

1

 

1

4|APRENDIZ

1

7

 

8

5|APRENDIZAK

4

17

 

21

6|APRENDIZARO

 

 

 

0

7|APRENDIZBARRI

1

4

 

5

8|APRENDIZBERRI

 

2

 

2

9|APRENDIZENEA

1

6

 

7

10|APRENDIZETXE

1

4

 

5

11|APRENDIZGUNE

1

4

 

5

12|APRENDIZLEKU

 

1

 

1

13|APRENDIZOLA

 

 

 

0

14|APRENDIZTEGI

 

 

 

0

15|APRENDIZTOKI

 

 

 

0

16|APRENDICES

9

44

 

53

17|APRENDICES DANTZAN

 

1

 

1

18|APRENDICES MUSIKA GUNEA (AMG)

1

15

 

16

19|APRENDICES MUSIKETXIE

1

6

 

7

20|APRENDIZAK-MUSIKA ETXEA

16

75

 

91

21|APRENDIZEN ESKOLA

1

12

 

13

22|APRENDIZES ESKOLA

3

11

 

14

23|ARTEAK

 

1

 

1

24|ESCUELA DE APRENDICES

3

11

 

14

25|JUANITO ARZAMENDI MUSIKA ESKOLA

39

691

 

730

26|MUSIKALE

2

9

 

11

27|MUSIKASTUN (APRENDICES)

 

4

 

4

JUAN ARZAMENDI MUSIKA ESKOLA

1

 

 

1

 

 

 

 

 

GUZTIRA

109

1057

 

1166

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak