Filipinetan Haiyan tifoiak egin duen hondamendiaren aurrean, laguntza kanpaina hasi du Harreman GKEk. Bertako kide Andoni Uribetxebarriaren hitzetan, "inork ez dezala pentsatu bere laguntzak ez duela balio; jasotzen duenarendako asko da".
Harreman GKEk kontu korronteak ireki ditu Laboral Kutxan, Kutxabanken, Ruralen eta Caixan. Norberak nahi edo ahal duenarekin lagun dezake. Andoni Uribetxebarriak esan duenez, gero, "Filipinetara doan konfiantzazko norbaitek" eroango du bildutako dirua.