Kutxak 300 mila eurorekin lagunduko du Aita Menni

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko aza. 22a, 12:57

Kutxak, Gizarte Ekintzaren bitartez 300.000 euroko ekarpena egingo dio gaixo psikiatrikoen zaintzaren alorrean jarduten duen Aita Menni Ospitaleari. 2010-2012 hirurtekoan zehar jasoko du dirua ospitaleak. Ekitaldi bakoitzean 100.000 euroko kopurua jasoko du Aita Menni Ospitaleak Kutxaren eskutik. Diru horrekin proiektu espezifiko bat jarriko du abian, burmuineko lesioen zerbitzuko instalazioak hobetzeko xedearekin.

Aspaldiko elkarlana

Kutxaren Gizarte Ekintzak dagoeneko bide luzea egin du Aita Menni Ospitalearekin elkarlanean. Dirua irabazteko asmorik gabeko erakunde honek hainbat arreta zentro dauzka Gipuzkoan. Dagoeneko ehun urtetik gora bete ditu gaixo mentalak artatzen, burmuineko lesioa duten pertsonak birgaitzen eta adinekoak zaintzen.

Aita Menniko ospitaleak

Aita Benito Mennik 1898ko ekainaren 1ean fundatu zuen ospitalea. Gaur egun Euskal Herriko arreta psikiatrikoko lehen ospitalea da. Aita Mennik arreta zentroak dauzka Arrasate, Eskoriatza, Donostia, Beasain eta Irunen. Gainera, Bizkaiko hainbat herritan ere badaude Aita Menni ospitaleko zentroak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak