Haiku erronka eta Literatruke azoka, Liburuaren Egunera begira

Mirari Altube Arrese 2024ko api. 10a, 21:11

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldiak apirilaren 26rako antolatu dituzte Kultura sailak eta herriko hainbat idazlek elkarlanean, eta horietan parte hartzera gonbidatu dituzte aretxabaletarrak. Hala, abian dira haiku erronka eta Literatruke azokarako deialdiak.

Liburuaren Nazioarteko Eguneko ekintzak apirilaren 26rako iragarri dituzte. Egun horri begira, haiku erronka deitu dute. Japoniar jatorriko poema txikiak dira haikuak –errimarik gabeko 5-7-5 silabako hiru bertsok osatuta– eta horiek Arkupera eraman beharko dira edo online aurkeztu, apirilaren 21erako. Gero, hilaren 26ean, irakurri egingo dira horiek eta hainbat opari banatuko dituzte zozketa bidez.

Literatruke azoka

Literatruke azoka ere egingo da egun horretan. Trukatu gura diren liburuak aldez aurretik eraman beharko dira Arkupera, eta han bonu bat jasoko dute beste bat hartzeko azoka egunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak