Webgunea berritu du Udalak

Mirari Altube Arrese 2011ko mai. 19a, 12:43

"Edukiak argi eta garbi erakusten dituena, funtzionala, estetikoki erakargarria eta modernoa", hala aurkeztu du Inaxio Garro alkateak berritutako Udalaren webgunea. Eibarko CodeSyntax enpresak egin du eta plone azpiegitura eta software librea erabili dituzte.

Lehengo webgunea zahartuta zegoela onartu du Garrok eta aspaldiko asmoa zela webgunea berritzea. Hala, CodeSyntax enpresak egin duenarekin pozik agertu da: "Edukiak argi eta ongi egituratuta dituena; estetiko erakargarria; erabilerraza; eta herritarrak informatzeko helburua bete duena".

Erabilgarria eta irisgarria

CodeSyntax enpresako arduradun Asier Sarasuak webgunearen nondik norakoak azaldu ditu: "Plone azpiegitura erabili dugu eta software librea. Webgune eleanitza sortzeko egokia da hori, baita albisteak, agenda, tramiteak eta antzeko kontuak kudeatzeko ere".

Diseinu argi eta garbia egin gura izan dute, kolore zuriari eta urdinari garrantzia emanda. Eta erabilgarritasunari eta irisgarritasunari eman diote garrantzia. "Irisgarritasunari, edozeinek samur erabili ahal izateko, baita bista edo mugikortasun arazoak dituztenek ere. Eta erabilgarritasunari gura den guztia samur topatzeko". Gainera, tramite asko egin daitezke udaletxera jo beharrik gabe.

Webgune berritua dagoeneko abian da lehengo helbidean: www.aretxabaleta.com. Eta datozen asteetan betetzen eta osatzen joango direla jakinarazi du alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak