Aramaioko San Martin Jaiak 2017

goiena.eus

Patata-tortilla txapelketarekin festa giroan igaro dute eguerdia aramaioarrek

  Gizartea  Aramaio

Urtero moduan eguerdian patata-tortilla txapelketa egin dute udaletxeko arkupean. Epaimahairen arabera aurten "maila oso ona egon da gazteen artean batez ere", eta "ez da erraza izan" irabazlea aukeratzea.

Atzoko txupinazoaren ostean, San Martin jaietan buru-belarri murgildu dira aramaioarrak, eta gaur, eguerdian, patata-tortilla lehiaketaz gozatzeko aukera izan dute. Gazteek eta helduek parte hartu dute txapelketan, eta guztira 7 tortilla eder aurkeztu dituzte.

Epaimahaiak tortillen maila altua nabarmendu du, "zaporez eta itxuraz ederrak" izan direlako. Horrela, helduen mailan, Haritz Errasti izan da garailea, eta bigarren Aratz eta Olatz izan dira. Gazteen mailan, Ane eta Ainhoa izan dira irabazleak eta bigarren Aiur eta Aimar izan dira. Garaileek 70 euro poltsikoratu dituzte eta bigarren sailkatuek 30 euro bakoitzak.

Tortillak prestatzen eta dastatzen egon diren bitartean, gainera, umeek egurrezko jokoekin jolasteko aukera izan dute udaletxeko arkupeetan, eta txarangaren doinuekin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa