goiena.eus

Sekulako maila erakutsi dute aramaioarrek mozorro lehiaketan

 Aramaio

Gaur arratsaldean, pilotalekutik plazaraino desfilea egin dute lehenik, eta ondoren, plazan, lehiaketa. Umeek zein nagusiek euren ikuskizunak egin dituzte jendez lepo egon den plazan.

Orain arte inoiz ez da tenis partidurik jokatu Aramaioko plazan; gaur bai, ordea, puntako tenislariekin, gainera. Izan ere, pertsonaia berezi asko batu dira gaurkoan: NASAkoak eta estralurtarrak, bakeroak, argizari museoko figurak...

12 taldek hartu dute parte guztira gaurko mozorro lehiaketan, horietatik 3, 14 urtez azpikoek osatutakoak, eta gainontzekoak, adin horretatik gorakoek. Umeen kategorian, Aramaixo Tenis Cup taldeak jaso du epaimahaiaren sari nagusia, eta bigarren saria, berriz, bakeroz jantzitako taldeak.

Helduei dagokienez, hurrenez hurren, Grease Club, Txoroko Circus eta Nor da nor? taldeak izan dira sarituak.

Bada, lehiaketaren bueltan sortu den giroa paregabea izan da, eta ikusleek gogoz txalotu dituzte lotsak alde batera utzi eta dantza edo antzerkia egitera ausartu direnak.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa