San Martin jaiak 2016

'Gora Aramaixoko jaiak!' esanda hasi dira sanmartinak

Mirari Altube Arrese 2016ko uzt. 1a, 20:30
Txupinazoa botatzeko gertu.

Iaz erretiratutako bost txistulari eta Lagun Artean dantza taldea omendu gura izan dituzte aramaioarrek jaiotan, eta eurek bota dute txupinazoa. Aurretik, Cristina Etxenausiak, Kultura zinegotziak, ondo pasatzeko dei egin diete herritarrei eta Lierni Altuna alkateak, jarrera sexistarik ez dutela onartuko adierazi die.

Urte askoan egindako lana aitortu gura izan diete bai erretiratutako txistulariei –Aiastui anaiak eta Bizente Mondragon–, bai dantzariei. Izan ere, makinatxo bat urte eman dituzte herriko bazterrak girotzen; Lagun Artean dantza taldeak, esaterako, 60 urte. Hala, hainbat belaunalditako dantzariak elkartu dira udaletxeko balkoian guztien ordezkari legez: Morras, Gema Arriolabengoa, Lurdes Uribarren, Xabi Igoa, Goiuri Larrañaga eta Ibon Kortabarria. Pozik agertu dira guztiak "gogoan izan gaituztelako".

Behin jaiei hasiera emanda herriko txistulariek eta trikitilariek girotu dituzte kale-bazterrak.

Erlazionatuak

Jaien hasiera Aramaion

Mirari Altube Arrese 2016 uzt 01 Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak