Bukatu dira Aramaioko jaiak

 Aramaio GAURKOAK

Atzo amaitu ziren Aramaioko San Martin jaiak, eta behar den moduan gainera. Urteroko ohiturari jarraituz, kuadrillen arteko pikia eta mozorro afaria izan ziren besteak beste.

Kuadrillen arteko jolasak Aramaioko jaietan

 Aramaio

Sei kuadrilla animatu dira aurtengo jokoetan parte hartzera. Gogotsu ekin diote txapelketari eta herritar ugari gerturatu da parte hartzaileak animatzera. Aurten, joko berri batean, errekara jaitsi behar izan dute koloretako harrien bila.

Tortilla txapelketan, bikarbonatoa garaile

 Aramaio

San Martin jaietako hitzordu garrantzitsua izan da aurten patata tortilla txapelketa. Aurten, antolatzaileek banatu dituzte osagaiak, eta gatzaren ordez bikarbonatoa eman diete parte-hartzaileei. Hori dela eta, gatza erabili zuen talde bakarrak irabazi du.

Jolas parkean gustura ibili dira umeak

 Aramaio

Lagun artean, umoretsu eta alai ibi dira Aramaioko gaztetxoak puzgarrietan jolasten.

Flamenko erakustaldia egin du Maledantza taldeak Aramaioko jaietan

 Aramaio

Flamenko erakustaldi polita egin dute Aramaioko txosnagunean Maledantza taldeko kideek. Aurtengoa izan da lehehengo ikasturtea eta ikusleen erantzuna ikusita seguruenik ez da azkena izango.

Mozorro afaria jaiak agurtzeko

  Kultura  Aramaio

San Martin jaiei amaiera borobila emateko, mozorroak soinean jantzi eta mahaiaren bueltan bildu dira Aramaioko herritarrak. Eguraldia dela eta, udaletxe azpiko arkupean egin dute afaria. Bapo afaldu eta gero, Ttek! elektrotxarangaren doinuekin jarraituko du festak.

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Kuadrillen arteko pikia Aramaion

  Kultura  Aramaio

Sei kuadrilla animatu dira aurtengo jokoetan parte hartzera. Gogotsu ekin diote txapelketari eta herritar ugari gerturatu da parte hartzaileak animatzera. Aurten, joku berri batean, errekara jaitsi behar izan dute koloretako harrien bila.

»» Ikusi argazki guztiak (141)

Aramaioko jaiak azken txanpan

 Aramaio GAURKOAK

Aramaioko jaietako azken eguna ospatuko dute gaur. Arratsaldean kuadrillen arteko pikea jokatuko dute, eta ondoren herri afaria egingo dute plazan. Aste bukaerak eman duenarekin gustura geratu dira; jaiei hasiera herriko txistulari ohiek eta Lagun Artean dantza taldeko kideek eman zieten, txupinazoa botata.

Salto eta salto, jolas parkean

  Kultura  Aramaio

Lagun artean, umoretsu eta alai dabiltza Aramaioko gaztetxoak puzgarrietan jolasten.

»» Ikusi argazki guztiak (43)

Lekaixo ondo dotoreek girotu dute arratsaldea

 Aramaio

Bigarren irrintzi txapelketak parte-hartzaile gutxi elkartu ditu, baina elkartutakoek lekaixo ederrak bota dituzte. Gaztetxoen artean Uxue Ibabe aretxabaletarra izan da nagusi eta helduetan, haren ama, Aitziber Santamaria.

»» Ikusi argazki guztiak (51)