Zortzi lagun jasoko ditu Lurgorri pasealekuko Eguneko zentroak eta bi langilek jardungo dute adinekoen zaintzaz, bazkariaz, ariketa fisikoaz eta aisialdiaz arduratzen. Udaleko iturrien arabera, adineko nahiko autonomoak izango dira Aita Gabirel kaleko zentrokoak. Mendekotasun handia duten hiru lagun Arrasateko zentrora joaten dira gaur eta hara joaten jarraituko dute haiek. Hasiera baten, Eguneko zentroko kontratua, gehienez, lau urterako izango da, 178.000 euro inguruko aurrekontuarekin. 2011ko lehen hiruhilabetekoan zabaltzea da Udalaren asmoa.