Alegazioen txostena aurkeztuko du, eta, horretarako, alboan izango du Javier Alday industria-ingeniari elektrikoa ere, euskarazko azalpenak ematen.
Hain justu, urtarrilaren 30ean, martitzena, izango da Cilda Energy SLU enpresaren proiektuari alegazioak aurkezteko azken eguna.
Plataforma ere martxan
Udala ez ezik, Meaka-Irimo herri plataforma ere martxan da parke eolikoaren aurka. Abenduaren 31n, esate baterako, Irimon eolikorik ez lelopean, dozenaka herritar batu ziren Irimon. Horrez gain, alegazioen txosten bat ontzen aritu da, herritarrek sina dezaten; kalean izan dira zenbait egunetan, baina era digitalean ere egin daiteke. Bada, hemen da horretarako aukera.