goiena.eus

Mairuaren Alarde hunkigarria aurtengoa

  Gizartea  Antzuola

Jaietako ekitaldi nagusia ospatu dute, Mairuaren Alardea. Berezia izan da aurtengoa, hemezortzi urte eta gero, paper nagusietako bat burutzen duen Joseba Iparragirrek agur esan baitio Mairuaren Alardeko buruzagi izateari. Hori horrela, egindako lana dela eta, omenaldia egin diote.

Emozioz beteriko ekitaldia izan da, bai parte hartzaileentzat eta baita ikustera gerturatu direnentzat. Iparragirreri malkoak ere atera zaizkio omenaldian aginte makila eta herriko bandera eta gutuna oroigarri gisa eman dizkiotenean. Etxekoak ere gogoan izan ditu, eta une hunkigarri hau beraiekin elkarbanatu nahi izan du. Ekitaldi amaieran, alardea osatzen duten partaide guztiekin, taldeka, argazkia atera dute. Urtero moduan, jendez lepo bete da herriko plaza.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa