Jaiak 2017: Antzuolako jaiak

  Gizartea  Antzuola JAIAK

2017ko Antzuolako jaien saio osoa.

Joseba Iparragirre "Mairuaren Alardeko buruzagitza uzteko erabakia ez da erraza izan"

  Gizartea  Antzuola HEMEN DEBAGOIENA

Joseba Iparragirrek 2.000 urtean hartu zuen parte lehenengoz, eta aurten, 2017an egin du azkenekoz. 18 urtez izan da Antzuolako Mairuaren Alardeko buruzagia.

Bikote mistoen arteko lehia, aizkoran eta korrika

  Kirola  Antzuola

Aitzol Atutxa eta Irati Astondoa, Ugaitz Mugerza eta Karmele Gisasolaren kontra aritu dira gaur eguerdian Antzuolan. Zortzi ebaketa, trontza, txingak eta atxintxika izan dira egin dituzten probak. Bestetik, Inaxio Perurenak erakustaldia egin du harriak jasotzen.

 

Mairuaren Alarde hunkigarria aurtengoa

  Gizartea  Antzuola

Jaietako ekitaldi nagusia ospatu dute, Mairuaren Alardea. Berezia izan da aurtengoa, hemezortzi urte eta gero, paper nagusietako bat burutzen duen Joseba Iparragirrek agur esan baitio Mairuaren Alardeko buruzagi izateari. Hori horrela, egindako lana dela eta, omenaldia egin diote.

Bapo bazkaldu zuten antzuolarrek Kalebarrenen

  Gizartea  Antzuola

Kalebarrenen bildu ziren atzo eguerdian Antzuolako kuadrillak herri bazkaria egiteko. Bakoitzak bere jatekoa eta edatekoa eraman zuen. Giro ederrean, umoretsu eta biharamun piska batekin egin zuten otordua.

Horiek bai patata tortilla goxoak!

  Gizartea  Antzuola

Ander lezeta, Eritz Lezeta eta Erik Fumerak egin zuten patata tortilla izan zen onena, eta pisua den sukalde erloju bat jaso zuten sari gisa. Bestetik, itxura onena zuen tortilla, Garazi Kortabarria eta Oihane Lizarralderena izan zen. Azken hauek, hontzaren irudia zuen amantala eta trapua jaso zuten sari gisa.

Hiru Katu taldea Antzuolako kuadrillen arteko jokoetan garaile

  Gizartea  Antzuola

Atzo ospatu zituzten kuadrillen arteko jokoak Antzuolako jaietan. Zortzi taldek hartu zuten parte eta Ustekabe txaranga taldearen musika doinuez lagunduta, herriko kaleetan barrena egin zituzten lehian izan ziren lau probak. Aurten, Hiru katu taldea izan da jokoetan irabazle izan dena.