goiena.eus

Horiek bai patata tortilla goxoak!

  Gizartea  Antzuola

Ander lezeta, Eritz Lezeta eta Erik Fumerak egin zuten patata tortilla izan zen onena, eta pisua den sukalde erloju bat jaso zuten sari gisa. Bestetik, itxura onena zuen tortilla, Garazi Kortabarria eta Oihane Lizarralderena izan zen. Azken hauek, hontzaren irudia zuen amantala eta trapua jaso zuten sari gisa.

Hamaika talde ibili ziren lehian nork patata torilla hobea egin. Horretarako, hiru kilo patata, arrautzak, gatza eta olioa eman zizkien udalak parte hartzaileei. Gainerako osagaiak norberak eraman zituen. Ordu eta erdiko denbora izan zuten bi tortilla egiteko. Bat epaimahaiari aurkezteko, eta bestea, herritarrek dastatu ahal izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa