goiena.eus

Landatxopen kopago sanitarioa egiteko eskaerak egiteko aukera izango da datorren astean

  Osasuna  Antzuola

Maiatzaren 15etik 19ra bitartean, 16:00tik 18:00ra, Landatxope elkarteko egoitzan kopago sanitarioaz baliatzeko eskaerak aurkezteko aukera izango da. Aurreko urteetan eskatu dutenek, lokalean prest izango duten dokumentazioa sinatu besterik ez dute egin behar. Lehenengoz egingo dutenek, honako dokumentuak aurkeztu beharko dituzte: NANa, Osakidetzako txartela eta kobratzeko erabiliko den kontu korrontearen titularra dela ziurtatzen duen agiria (Kutxa edo Bankuak egin eta sinatu behar du). Kopago eskaera egiteko baldintza urteko 18.000 euro gordin baino gutxiago kobratzea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa