Aurten lehen aldiz, Aratuste-domekako bazkal ostea girotzeko festa antolatu du Kultura sailak. "Edozein herritar taldek edo kuadrillek parte har dezakete ikuskizunean. Nahi dutena egin dezakete gainera: dantzak edo koreografiak, desfileak... jende aurrera irten nahi duen talde orok izango du aukera", azaldu du Jone Larrañaga Kultura teknikariak.
Egunean bertan izena eman daitekeen arren, aurrez ere eman dezakete interesa duten taldeek izena kultura@antzuola.eus helbidera idatzita. "Ikuskizunik txalotuenak saria jasoko du gainera. Helburua baina, Aratuste-domekako herri bazkaria borobiltzea da", dio Larrañagak.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak