Jaiak 2016: Aratusteak Debagoienean

 Debagoiena JAIAK

AUKERATU ARATUSTEETAKO ARGAZKIRIK ONENA

 Debagoiena

Herritarrek bidalitako Aratusteetako argazkien artean aukeratu gustukoena. Boto gehien jasotzen dituen argazkiaren egileak Goienako urtebeteko bazkidetza lortuko du (Puntua etxean astero eta beste hainbat deskontu eta abantaila). Egubakoitzean 12:00etan amaituko da botoa emateko epea.

»» Ikusi argazki guztiak (26)

Aratusteetako kontzertua

  Kultura  Bergara HEMEN DEBAGOIENA

Batukada eta musikarekin dantza, Aratusteak agurtzeko Bergaran

 Bergara

Euriak baldintzatu zuen Bergaran ere Aratusteetako azken eguna. Dena dela, umorez hartu zuten bergararrek, eta askok mozorrotuta agurtu zuten festa. Batukada herrikoia frontoian egin behar izan zuten. Plazara bertaratutakoak DJ Amaia Txintxurretak jarri zituen dantzan, eta Mizpirualde egoitzakoak Asier Castrok. 

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Bikingoek Oñatiko kaleak inbaditu dituzte

 Oñati

Atzo, martitzena, ospatu zituzten Inauteriak Elkar Hezin eta ikasle zein irakasleak bikingoz mozorrotu ziren. Ateri zegoela aprobetxatuz, ikastetxetik atera eta herriko kaleetan zehar ibili ziren, kalejiran.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Bergarako San Martin Agirre eskolako Aratusteak, ikastetxean bertan

 Bergara

Kalera irtetekoak ziren atzo arratsaldean San Martin Agirre eskolako ikasleak, mozorrotuta, ohi bezala ibilbidea egiteko asmoz. Euriak ez zien aukerarik eman, ordea; hori bai, mozorroak jantzita eskolan bertan ospatu zuten Aratuste-martitzena.

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Sardina erreta, datorren urtera arte agurtu dituzte Aratusteak Arrasaten

 Arrasate

Urtero moduan, SUDC elkartearen eskutik sardinaren hileta egin zuten Aratusteei amaiera emateko. Nafarroa etorbidetik irtenda, hileta segizioak Herriko Plazan amaitu zuen ibilbidea sardina bertan erretzeko. Euri apur bat egin arren, sardinak inongo arazo barik hartu zuen su. Datorren urtera arte! 

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Euskal mitologiaren bueltan mozorrotu dira Urgainko ikasleak

 Oñati

Euskal mitologia izan da Errekalde-Urgainen hartu duten gaia aurtengo Inauteriak ospatzeko eta gai horretako ezaugarri bat hartu du maila bakoitzak mozorroa prestatzeko. Egubakoitzean mozorrotu ziren hango ikasle eta irakasleak.

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Musika estilo ezberdinak irudikatuz agurtu dituzte Aratusteak Aramaion

 Aramaio

San Martin eskolan Aratuste-martitzena ospatu zuten atzo. Musika estiloak irudikatu zituzten neska-mutikoek; maila bakoitzak musika estilo bat hartu eta horren inguruko erakustalditxoa egin zuen. Mexikarrak, tuna, txaranga xelebrea, heavyak... izan ziren frontoian, gurasoen eta senideen txalo artean. Ondoren, txokolate beroa izan zuten eskolan.

»» Ikusi argazki guztiak (44)

Aratxabaletako eskoletakoak ere mozorroa soinean

 Aretxabaleta HEMEN DEBAGOIENA

Aratuste-martitzenean flashmoba egin dute Aretxabaletako Kurtzebarri eskolako eta Arizmendi ikastolako neska-mutikoek.