Bihar, egubakoitza, egingo dute Batzokia tabernaren irekiera jaia

Mireia Bikuña 2024ko api. 18a, 14:00

Oñatiko EAJk ohar bidez jakinarazi du gaur, egubakoitza, egingo dute irekiera jaia Foruen plazan dagoen Batzokia tabernan. Hori horrela, 19:00etatik 21:00etara pintxoak debalde izango dira bertaratzen diren bezero guztiendako.

Are gehiago, zozketa berezi bat ere egingo dute: Real Sociedad-Real Madril partidurako bi sarrera bikoitz zozketatuko dituzte. Zozketan parte hartzeko, egubakoitzean bertan Keler garagardo bat hartzen duten guztiek txartel bana jasoko dute. Norbere datuak idatzi eta tabernako postontzian sartu beharko dute. Zozketa 21:00etan egingo dute, tabernan bertan. "Oñatiar guztiak irekiera ekitaldian parte hartzera gonbidatzen ditugu. Jana, edana eta giro bikaina ziurtatuta egongo dira", azpimarratu dute oharrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak