Ehun gaztetxok hartu dute parte Aloña Mendiko futbol campusean

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko api. 5a, 16:52

Azkoagain eta Larraña futbol zelaian ibili dira gaztetxoak futbolean. Baina bestelako jolasak eta ekintzak egin dituzte kiroldegiko kantxan, pilotalekuan, San Martinen edo Olaitturrin.

Hirugarren urtez antolatu du Aloña Mendi kirol elkarteak futbol campusa eta orain arteko jendetsuena izan da: LH3, LH4 eta LH5 mailetako 101 umek eta bederatzi begiralek hartu dute parte. Martitzenetik egubakoitzera izan da campusa eta futbolaz gain bestelako ekintzak ere egin dituzte: "Lau orduko saioak izan dira egunero, baina bi, adibidez, bestelako jolasak egiten pasa ditugu egunero eta beste biak futbolean jolastuz. Futbol eskolan dabiltzanak izan dira parte hartu duten gehienak, baina ez dabiltza batzuk ere etorri dira eta pozik gaude. Balorazioa positiboa da. Gurasoei ere banatu diegu asebetetze inkesta bat hurrengoan kontutan hartzekoak jasotzeko, hurrengo urtean berriz antolatuko dugu eta", adierazi du campusaren koordinatzaileak, Haritz Azurmendik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak