Pilota egokituko buruz buruko finala bihar Zubikoako frontoian

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko mar. 22a, 09:11
Zubikoa kiroldegiko pilotalekua.

Mikel Jurado oñatiarra txapelketan parte hartzen ari da eta binakakoan jokatzen jarraituko du apiriletik aurrera.

Gipuzkoako XIV. euskal pilota egokituko txapelketa jokoan da, eta, buruz buruko jardunaldiak egin ostean, finaleko partiduak jokatuko dituzte bihar, zapatua, 10:00etan, Zubikoa kiroldegiko frontoian. Hain zuzen ere, bi kategoriatako finalak izango dira: batetik, urritasun fisikoa duten pilotariek aulki gurpildunean gomazko paletan; eta, bestetik, adimen urritasuna duten pilotariek zutik teniseko paletan.

Bi finalez gain, aulki gurpilduneko jokalariek dagoeneko hasita duten binakako txapelketako jardunaldia jokatuko dute, eta teniseko paletan beste hiru partidu gehiago, maila askotariko buruz buruko txapelketen barruan.

Jardunaldia 10:00etan hasiko da, eta, amaitutakoan, bikoteak osatuko dira teniseko paleta kategorian, apirilaren 13tik aurrera binakako txapelketa hasteko. Hor, hain zuzen ere, Mikel Jurado oñatiarrak hartuko du parte. Buruz buruko finalerako ez da sailkatu, baina binakakoan jarraituko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak