Azkoagainen 75. urteurreneko ospakizuna egin dute, plaka estreinatuta

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko mar. 17a, 17:38

Azkoagain futbol zelaiak 75 urte bete ditu eta hori ospatzeko, gaurko partiduaren aurretik, ospakizuna egin dute. Ekitaldian parte hartu dute Aloña Mendi taldeko eta Udaleko ordezkariek, eta baita gaurko partidua jokatuko duten futbolariek ere. Aurreskua dantzatu diete eta plaka estreinatu dute.

Gaurkoa arratsalde berezia izan da Azkoagain futbol zelaian, horren 75 urteak ospatu baituzte. Aloña Mendiko eta Udaleko ordezkariak izan dira, eta jokalariekin batera, zelaira irten dira guztiak. Aurreskua dantzatu diete eta Aloña Mendiko kamiseta batekin tapatuta zeukaten plaka bistaratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak