Zaintza lanetan diharduten emakumeei aitortza

Mirari Altube Arrese 2024ko mar. 11a, 17:49

Hots abesbatzak San Martin egoitzan egindako kontzertuan zaintza lanetan diharduten emakumeak izan ditu gogoan. Horretarako emakumeen piezak eskaini dizkiete bertan elkartutako langileei, egoiliarrei eta horien senideei.

Aitor Biain zuzendariak zera azaldu du: "Emakumeen obrak oso gutxi dira. Esaten dute bakarrik %1 direla programatzen diren emakumeen obrak, eta guk kontzertu honetan abestutako piezen %100 da emakumeek sortutakoak". Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan urtero egiten dutela aitortza adierazi du: "Aurten, emakume zaintzaileak izan ditugu gogoan. San Martin egoitzakoak baina orokorrean zaintza lanetan diharduten guztiak".

Hona hemen aitortza mezua:

"Emakumearen eguna. Emakumeek idatzitako kantuak. Emakumeen ahotsean. Emakume zaintzaile lanaren aitortza.

Bizitzan zehar pertsona guztiok beharko dugu zaintza. Jaiotzen garenetik  eta bizitzaren amaiera arte. Horrela ba, zaintzaileen lana garrantzitsua da.

Etxe honetan lanean zabiltzaten guztiok, egoileen bizi kalitatea eta ongizatea hobetze aldera, egunerokoan jartzen duzuen arreta profesionala, laguntza eta batez ere maitasuna eskertu nahi dizuegu.

                           Zure ahotsa gure hotsa. Zaintzan zabiltzaten emakumeentzako."

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak