Hezkuntza Legea oinarri duen saioa egingo dute eguaztenean Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko ots. 5a, 11:31
Txamarra zintzilik esekitokitik.

Herri akordiotik Hezkuntza Legera. Zer gertatu da? Nondik jo? izenburua duen hitzaldia antolatu du Astintzen taldeak eguaztenerako Oñatin. Olatz Egiguren eta Ikoitz Arrese izango dira dinamizatzailea izango duen saioko tertuliakideak.

Hezkuntza Legeari buruzko tertulia saioa antolatu du Astintzen taldeak etzirako. Herri akordiotik Hezkuntza Legera. Zer gertatu da? Nondik jo? izango du izenburua hitzaldiak. Hezkuntza Legearen baitan eta herri akordioaren prozesuan zehar "izan diren argi-ilunak azaleratzea eta etorkizuneko erronkak finkatzea" izango da saioaren helburua. Tertuliakideak bi izango dira: Olatz Egiguren –Sortuko herrigintza idazkaria eta euskal hezkuntzagintzan aritutakoa– eta Ikoitz Arrese –EHBilduko hezkuntza idazkaria eta legebiltzarkidea, ikasle mugimenduan zein hezkuntza mugimenduan aritutakoa eta azken urteetan Hezkuntza Legearen prozesuan ibilia–.

Saioa otsailaren 7an da, 19:00etan, Oñatiko zinema aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak