Eltziako erabiltzaileek Oñatiko Udalararekin batera, 'ELTZIAri eragiten' egitasmoa antolatu dute

Maialen Regueiro 2018ko urr. 20a, 15:09

Azaroaren 16 eta 17an ELTZIAri eragiten izeneko egitasmoa antolatu dute Eltziako erabiltzaileek eta Oñatiko Udalak elkarlanean. 2013an hasi zen Eltzia gauzatzen eta egitasmo honekin, esperientziak ezagutu, jakintzak elkarbanatu, zalantzak eta ideiak partekatu eta sinergia berriak sortzea nahi da. 

Azaroaren 16an 

Lehen jardunaldi honetan, espazio publikoen kudeaketarako formula berrien gainean arituko dira. Alde batetik, goizean tokiko administrazio eta politikari eta teknikariak gonbidatuko dituzte lan tailer batera, gaia administrazioaren begiradatik lantzeko. Arratsaldean berriz, Eltzia proiektua bera eta antzekotasuna duten beste esperientzia batzuk ezagutzeko aukera egongo da, hitzaldi formatuan. Arratsaldeko saioa irekia izango da, herritar eta gaian interesa duen edozeinentzat pentsatuta.

Azaroaren 17an

Honakoan, aurreko edizioetako Eltzia Egunaren tankera izango du, berritasun batzuekin. Goizean, Eltzia ikustera gertura nahi duten lagun guztientzat eraikineko ateak irekiko dira. Aurtengoan, norbere kabuz ibili beharrean, bisita gidatua izango da, Eltziako kontuen berri bertako erabiltzaileen eskutik zuzen zuzenean jaso ahal izateko. Bestetik, modu paraleloan Eltziako erabiltzaileek barnera begirako lanketa egingo da, eta gaur egun hutsik dagoen Topagunea espazioaren ideazioan ibiliko dira, gune horrek bete beharko lituzken funtzioak zeintzuk diren pentsatu eta izan beharko lukeen itxura marrazten. Goizeko ekintzen ostean, bazkaria egongo da, bazkaloste girotuarekin. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak