Hilaren 14an piztuko dituzte Gabonetako argiak

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko abe. 5a, 13:15

Foruen plazan jarri dituzte argiak

Hilaren 14an, eguena, piztuko dituzte Foruen plazan eta herriko kale eta gune ezberdinetan jarri dituzten Gabonetako argiak. Aurrekontua izan da 10.868,22 euro.

Udaletxean Zorionak dioen kartela jarri dute eta Foruen plazako erdiko zutoina eta arkupeak argiz apainduko dira. Kale Zaharra, Kale Barria eta Atzeko kalea argitxoekin apainduko dira eta beste horrenbeste egingo da herrigunerako bi sarrera nagusietan dauden biribilgunetan, Portalekuan eta Unibertsitate etorbidekoan. Bidaurretako izei handian ere urteroko argiak jarriko dira.

Etra Norte enpresak argiak jarri eta kendu ez ezik, sistemaren mantentze lanak egingo ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak