Sanmigelak prestatzeko aukera bikaina Atzeko kaleko jaietan

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko ira. 7a, 07:41

Aurten 91. aldiz ospatuko dira Atzeko kaleko jaiak Oñatin, irailaren 8tik 10a bitartean. Sanmigeletarako gutxi falta dela, entrenamendu aparta izan ohi dira Atzeko kaleko jaiak. Aurten, berritasun moduan, Holi jaialdi koloretsua ospatuko dute; haur, gazte zein helduei zuzenduta.

Egitaraua

Irailak 8, egubakoitza

16:00 Jaiei hasiera emateko itxaflero jaurtiketa eta jarraian Atzeko kaleko zinta lasterketa

Ondoren, haur jolasak

18:30 Holi jaialdi koloretsua adin guztientzako*

19:30 Erraldoi eta txorimaloekin kalejira, Jose de Azpiazu musika eskolako trikitilari taldearen eskutik.

22:30 Kontzertuak: Zezenaren taldea + BITZ + Unidad Alavesa

Irailak 9, zapatua

13:00 Auzokoen omenezko salda

14:30 Jai Batzordearen bazkaria

17:30 Sokamuturra eta poniak Arno etxearen eskutik*

19:00 Garagardo dastaketa

19:30 Txorimalo eta erraldoiak

20:30 RkeR Elektrotxaranga

00:00 VII. Piroteknia saioa eta suzko zezena*

Jarraian Gozo-Gozo taldearen eskutik erromeria

04:00 Helduentzako zinta lasterketa

Irailak 10, domeka

15:30 Mus Txapelketa Iturritxo tabernan

16:00 Atzeko kaleko txirrindulari proba

18:30 Txorimalo eta erraldoiak

20:00 Gauargi taldearen emanaldia (tartean boletoen zozketa egingo da)

22:00 Jaiei amaiera emateko itxaflero jaurtiketa

*Inori zerbait gertatzen bazaio batzordea ez da arduradun egingo

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak