Hainbat herritarrek eskatuta, Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua egongo da aurten Herri Egunean. 07:30etik 19:00etara bitartean egongo da martxan. Aldiz, Errosarixo Bixamona egunean ez da zerbitzu hori martxan egongo. "Zerbitzu horrek ez du erabiltzailerik izan eta egunez aldatzea erabaki dugu, jendeak horrela proposatuta", adierazi du Ikerne Altubek, Oñatiko Garapen eta Turismo Agentziako teknikariak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.