Super Amara Bera Berak eta Aula Valladolidek buru-belarri dihardute irailaren 9an hasiko duten liga prestatzen, eta, horren lekuko izan dira Zubikoan batu diren zaleak. Kiroldegiko bero itogarriari aurre eginez, ikuskizun polita eskaini dute bi taldeek. Lehen zatia oso parekatua izan da. Atsedenean, donostiarrak ziren nagusi, 15-14.
Bigarrenean martxa bat gehiago ipini dio Bera Berak partiduari, eta, bere jokalarien maila aprobetxatuz, abantaila hartu du markagailuan, partidua irabazi arte.
Kilometroen alde
Irailaren 24an egingo dute ikastolen aldeko festa erraldoia Oñatin. Egun horren presentzia handia izan du. Bi taldeetako jokalariek Lekaixoka! zapiak jantzia irten dira kantxara. Gainera, jokalariek eta epaileek talde argazkia egin dute Kilometroetako pankartekin.