goiena.eus

Oñatiko Kilometroak jaiko egitaraua definituta

  Gizartea  Oñati GAURKOAK

Irailaren 24 egun handia izango da Oñatirentzat, bertan ospatuko baita aurtengo Kilometroak jaialdia. Egitaraua eta ibilbideak definituta daude eta 40 ekitalditik gora izango dira herriko gune ezberdinetan.

Ibilbidea 6 kilometroren bueltan egongo da, eta Xabi Elortza antolatzaileak azaldu duenez, 89. urtean Oñatin egin zenaren nahiko antzerakoa izango da.

Gune bakoitza adin tarte konkretu bateko ekintzak batzeko asmoz antolatu dute.

Eguneko kontzertu nagusiak Berazao gunean egingo dira, eta bertan joko dute, besteak beste, Sharon Stoner, Arkada Social, Huntza edo Willis Drummond bezalako taldeek.

2017ko kilometroak antolatzeko lanak aspaldi hasi ziren, eta egun handia gero eta gertuago dago, eta prestaketa lanak nahiko kontrolpean daudela azaldu du Elortzak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa