Maila aparta eman berri du Marisol Ramos korrikalari oñatiarrak Aarhuseko Europako Masters-etan, eta hiru domina gehiago batu ditu bere bildumara, guztira nazioarteko master mailan hamabi lortu dituelarik.
"10.000 eta 5.000 lasterketatan oso ondo aurkitu naiz, baina maratoi erdian nekea eta prestaketa falta igarri nituen. Ibilbide atsegina zela esan ziguten arren, nahiko baldintza latzekin egin behar izan genuen; haize gogorra, galtzada-harri asko, ... Baina, asko sufritu nuen arren, bigarren geratu nintzen eta oso pozik nago" adierazi du Ramosek.
Merezitako oporrak
Esfortzu itzela egin ostean, deskantsurako ordua dela adierazi du Ramosek. "Danimarkan geundela aprobetxatuz, orain Europatik ari gara oporretan, eta orain bertan Hanburgo ezagutzen ari gara".