Abuztuaren 4an arratsaldeko 16:00etan emango zaie hasiera Oñatiko San Lorentzo auzoko jaiei. Ekintzaz beteta egongo da jaietako lehen eguna eta gauean erromeria eskainiko dute Batek daki eta Laket taldeek. Zapatuan, ohiko Mus txapelketa jokatuko da, ostean haurrentzako puzgarriak eta pilota txapelketa egongo dira. Ilunkaran triki-pintxo-poteoa egingo da auzoko tabernetan eta 22:30ean Metal Gaua hasiko da.
Jaietako egitaraua
Abuztuak 4, ostirala
16:00 Itxaflero jaurtiketa
16:30 Aratz Ugarteren omenezko X. MTB Trabesia
17:30 Txorimaloak
18:30 Trikipoteoa
23:00 Batek daki taldea eta ondoren Laket Taldea
Abuztuak 5, zapatua
16:00 XXIV. Mus txapelketa (Aldapa tabernan)
17:00 Puzgarriak eta marrazki lehiaketa
Arratsaldean, V. Pilota txapelketa (Finalaurrekoa eta Finala)
19:00 Triki-pintxo-poteoa auzoko tabernetan
22:30 Metal gaua San Lorentzon: All I need / Gabezia / Tooth
Ondoren, dantzaldia Jabi Sound-en eskutik
Abuztuak 6, domeka
22:00 Kontzertuak: Aitor Regueiro / Josu Zubia
Abuztuak 10, osteguna
11:15 Itxaflero jaurtiketa
11:30 Meza San Lorentzo ermitan
Jarraian,
- Bertsolari (Maider eta Urko Arregi) eta txistulariak (Manex Etxeberria eta Laida Beldarain)
- Santos Gorostidiri omenaldia (Zumeltzegi baserria)
- Azpeitiko Luis Alberdi “Beltza” dantza eskolaren erakustaldia dantza soltean.
Abuztuak 11, ostirala
11:15 Itxaflero jaurtiketa
12:00 Meza San Lorentzo auzo - ermitan
Jarraian,
- Bertsolariak (Andoni Egaña eta Maider Arregi) eta trikitilariak (Izer eta Lutxurdio)
- Pastak eta ardoa
14:00 Auzo bazkaria Larrain Gainen, bertsolari (Andoni Egaña eta Maider Arregi ) eta trikitilariez (Izer eta Lutxurdio) alaituta.