Landarbaso abesbatza Arantzazun: 'Carmina Burana'

Imanol Beloki Unamuno 2017ko abu. 1a, 11:00

Landarbaso abesbatza.

Oreretako Landarbaso abesbatza Oñatiko Arantzazuko Santutegian izango da abuztuaren 18an, Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan kontzertua eskaintzen.

Carl Orff konpositore alemaniarraren Carmina Burana abestuko dute abesbatzako kideek; bi piano, bakarlari, perkusio eta ahots nahasientzako bertsioan. Iñaki Tolaretxipi zuzendariaren gidaritzapean, 75 minutuko emanaldia eskainiko dute; Helena Orcoyen sopranoa eta Mikel Uskola kontratenorra izango dira interpretatzaileak. Sarrerak 10 eta 15 eurotan egongo dira salgai quincenamusical.eus-en.

Autobus zerbitzua egongo da

Lurraldebusek garraio publiko berezia eskainiko du Urola Kostatik, Urola Garaitik, Debabarrenetik eta Debagoienetik, eta kontzertuko sarrera erakusten dutenentzako doan izango da bidaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak