Eguenean zabaldu bazen ere, asteburuan jaso ditu azokak bisitari gehien. Familiak, kuadrillan…. Gutxi izan dira azoka bisitatu ez duten oñatiarrak.
Aurreko urteetan moduan, Garagardo mota desberdinak probatzeko aukera izan da plazako karpan eta jatekorik ere ez da falta izan. Txerri-ukondoa, saltxitxak edo oilaskoa, guztiak ere, Aloña Mendi Kirol Elkarteko sail desberdinetako kideek mimo handiz prestatuak.