Jon Basagurenek Boga tabernan joko du domekan

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko uztailaren 18a

Jon Basaguren gasteiztarrak country, blues eta pop doinuak ekarriko ditu domekan Oñatiko Boga tabernara.

Izaki Gardenak taldeko abeslari eta gitarra jolea da Jon Basaguren gasteiztarra. Taldearekin hainbat lan ditu kaleratuta, baina bakarkako bidea ere gustatzen zaio Joni, abestiak biluztu eta bere ahots eta gitarraz aurkeztea. Hori horrela, bakarlari moduan etorriko da Jon beste behin ere, country-a, blues-a eta pop-a nahasten dituen abestiekin. Kontzertua, 19:30ean izango da, Atzeko Kaleko 26. zenbakian dagoen Boga taberna ezagunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak