Asier Alonso oñatiarra hirugarren El Molières maratoian

odeiarrasate1 2017ko uzt. 16a, 18:03

Asier Alonso oñatiarra Bacardit eta Cuadrat kataluniarrekin dominak lepoan

Atzo, zapatua, jokatu zuten 400 bat lasterkarik Vielhan (Lleida) hasi eta amaitzen den 40 kilometroko lasterketa. Kataluniako bi lasterkari izan ziren azkarrenak: Nik Bacardit eta Josep Cuadrat. Podiuma osatzen hirugarrena Asier Alonso oñatiarra izan zen.

 

Irabazleak sei ordu eta 25 minutu behar izan zituen maratoia egiteko. 400 bat lasterkarik egin zuten proba eta lau mila metroko desnibel positiboa gainditu zuten; izan ere, bi mila metrotik gorako bost tontor daude ibilbidean.

Alonsok adierazi du lasterketa gogorra izan dela eta pena apur batekin dagoela. Azken tontorrean eta zortzi kilometroren faltan lehenengo zihoan bost minutu eta erdiko aldearekin. Azken jaitsieran ezin izan dio postuari eutsi eta kilometro eta erdiren faltan aurreratu dute Bacarditek eta Cuadratek. "Lasterketak helmugan bukatzen dira eta jokoaren parte da", adierazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak