Hamar bat garagardo mota, txerri-ukondoa, oilaskoa... eta noski, jende naiz giro aparta. Herriko plazan dagoen karpa eguenean zabaldu arren, aste bukaeran jaso ditu bisitari gehien. Mahai luzeen bueltan familiak, kuadrillak... gutxi izan dira Aloña Mendik luzatutako ekitaldi erakargarri honi ezetz esan diotenak.
Azokak bi helburu ditu: batetik, elkarteko sail ezberdinen arteko elkarlana sustatzea eta, bestetik, elkartearen behar ekonomikoetarako finantziazio iturri izatea.